2020/12/20

5. MAILA PIRAGUISMOA 2020

Iazko ikasturteko, ekainean, Koronabirusagatik ezin izan ginen piraguan ibiltzera  joan, baina horren ordez aurtengoan joan gara iraila eta abendua bitartean. 5. mailako ikasleok izugarri disfrutatu dugu kirol honekin, ibaian gora eta behera, norbait piraguatik behera ere, baina kirol hau ezagutzen ez zuenak probatzeko aukera izan du. Eskerrik asko, Unai, Irati eta Martini! Ziur batek baino gehiagok errepikatuko duela.

2020/10/24

ESKOLA KIROLA ETEN EGIN DA

 

Orain dela aste batzuk poz berria iritsi zitzaigun Foru Aldunditik, pasatzen geunden egoera ikusita Eskola Kirola, multikirol edo kirolanitz, gisa martxan jartzeko aukera eta baimena eman zuelako. 

Zumaiako Herri Eskolan, urriaren 16an hasi genuen; baina, egoera larritu eginda nonbait eta, momentuz,  bertan behera lagatzea erabaki da. Pena handia, partidarik gabe hainbeste jolasetan ongi pasatzeko lagun artean aukera hau aurrera ezin eramatea.

Hurrengo batean izan beharko da. Aio eta ondo ibili! 

Hala ere, era batera edo bestera kirola albo batera ez utzi eta jarraitu pratikatzen.

2020/09/19

2019ko ESKOLA KIROLEKO MENDIZALETASUNEKO FINALISTAK

                                                                                                                                                                                                       








2020eko Mendizaletasuneko Eskola Kirola bertan behera gelditu da, Covid-19 sortutako egoera dela eta. Indamendi M.B.ko web orrian jartzen duen bezala, bestelako agindurik ez balego, aurten ez dira Eskola Kiroleko irteerarik egingo.

Hala ere, Indamendi M. B. 2019ko Finalista eguna ohi duen bezala ezin izan badu ospatu ere, ospatu gabe ezin utzi eta mendizale gazteek beraien sariak jaso dituzte.

Horregatik ez ahaztu, mendiak hor egongo direla beti, eta natura maite dugunon topalekua izango da, edo elkarrekin bidelagun izateko. 

Sarien banaketa bideoa       

2020/09/16

ESKOLA KIROLA URRIAREN 1ean HASIKO GIPUZKOAN

Nahiz eta ikasturte hau berezi xamarra izan koronabirusa dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak , era ezberdinean, baina Eskola kirolarekin aurrera jarraitzea erabaki du, "haurraren osasuna eta ongizate psikologikorekin lotura zuzen-zuzena duelako.

Hala ere kimu eta haurren mailak urtarrilean hasiko dira.

Informazioa gehiago.

2020/06/17

AZKEN ERRONKAK



AZKEN ERRONKAK
Hemen dauzkazue 6 erronka, horietatik bat lankidetzakoa. 
Lankidetzako erronkan gutxienez birek parte hartu behar duzue.
Hasi aurretik gogoratu oso inportanteak direla urratsak jarraitzea,
bestela akats gehiago egin daitezke:
PENTSATU-IDEIAK KONPARTITU-PROBATU
Beste lanetatik atsedena hartzeko eta ongi pasatzeko pentsatuta daude.

2020/06/05

ETXEAN EGITEKO ARIKETAK 2

Covid-19 dela eta, etxean egotea behartuta gelditu ginenean, Gorputz Hezkuntzako blogean zintzilikatu genuen lehenengo sarrera bideo honetan agertzen diren antzekoak ziren, pare bat errepikatu ere egiten dira.

Hemen agertzen diren, edo hobe esanda, proposatzen diren ariketak Koordinazio Dinamiko Orokorreko atal batzuk lantzeko balio dute. 

Ez daukazue zertan hor agertzen diren bezala landu behar, bakoitzak etxean daukan material edo baliabideen arabera ezberdinak edo berriak egin ditzake.

Animo, eta nekatu arte!




BIZITZA OSASUNTSUA

Bizitza disfrutatzeko edo zoriontsu bizitzeko, aurretik osasuna eduki behar dugu. Gorputz Hezkuntzan, hori lortzen saiatzen gara, baina "gorputz" hitzean pertsona osoa kontuan hartuta, ez bakarrik alderdi fisikoa.

Horregatik Bizitza Osasuntsua eramateko komenigarria da pertsonaren alderdi guztiak lantzea.
Hemen dituzue lagungarri izango zaizkizuen 5 proposamen. Hasi gozatzen!


2020/05/27

JAURTIKETAK ETA TREBETASUNAK

Oraingoan zuen trebetasunak ikusiko ditugu jaurtiketak egiterakoan eta punteria lantzerakoan. Hainbat jokoren partidak ere egiteko aukera izango duzue. 
Gogoratu arauak bete behar dituzuela eta emozioak kontrolatu. Ondo pasa!!!


2020/05/25

BIGARREN ANTZARA-JOKOA

Ikusita aurreko antzara-jokoak arrakasta izan zuela, hor bidaltzen dizuegu bigarren bat, baina oraingoa zailagoa da. Beraz, kontuz ze laukitxotan erortzen zareten, bakoitzak sorpresa dauka eta.
Materiala: dadoa eta sokasaltoko soka.
Animo! Ea lortzen duzuen bukaeraraino iristea!

2020/05/15

EMOZIOEN KUDEAKETA


Bizitza honetan, une askotan, gure emozioek egin nahi ez ditugun gauzak egitera eramaten gaituzte eta oso gaizki sentitzen gara. Hori ez gertatzeko baliabide batzuk ezagutzea eta eskura izatea komeni zaigu.




9 URTETIK GORA
Jarraitu ondorengo urratsak:
1- Bideoa ikusi.
2- Emozioen kudeaketa dokumentuko jarduerak egin (nahi duzun ordenean).
3- Emozioen kudeaketaren galdeketa orria n azaltzen diren galderak erantzun.


4-10 URTE    
Bideoa ikusi ondoren, hementxe dituzue korapiloa askatzeko proposamenak:
1- Energia askatzeko dinamikak (Ana Egaña): Gorputzaren mugimenduaren bidez, energia askatzeko aukera emango digu eta honek ere lasaitzen lagunduko digu.
2- Masajea (Binaka, pilota eta musikarekin: Pauls Dance): Topatu laguna; bietako bat ahozpez edo ahozgora etzango da eta besteak pilota edo antzeko zerbaitekin, masajea emango dio besteari. Musika ipini eta ixiltasun osoa mantenduta, sentitu gorputzean masaje hori. Ondorenlderantziz (rola aldatu).
3- Ortzadarraren erlaxazioa (Marina Pintos-ORAIN-CDkoa): Ortzadarraren koloreak irudikatu eta erlaxatzeko aukera eskainiko digu.

2020/05/07

ERRONKA GEHIAGO


BAIETZ LORTU? EZETZ? 
Hemen dauzkazue 6 erronka, horietatik 2 lankidetzako erronkak dira.
Lankidetzako erronketan, denok hartu behar duzue parte.Beste lanetatik atsedena hartzeko eta ongi pasatzeko prestatu ditugu, kirol edo jolas pixkat eginez.Hasi aurretik gogoratu oso inportanteak direla urratsak jarraitzea, bestela akats gehiago egiteko arriskua dago: 

PENTSATU-IDEIAK KONPARTITU-PROBATU

Animo!!! Ea lortzen dituzun!!

2020/04/30

EMOZIOAK EZAGUTZEN

Etxean egon garen hilabete t´erdi honetan emozioak dantzan ibili dira. Egun asko pasa ditugu etxean eta orain dela gutxi egunero bueltatxo bat ematen hasi zineten. Egoera berezi honek hainbat emozio sortu ditu guregan eta horiek ezagutzen saiatuko gara.
Horretarako fitxa batzuk prestatu ditugu. Ondo irakurri eta ea erantzutea lortzen duzuen. Jolas pare bat ere ipini dizkizuegu, gozatzeko eta hausnartzeko.

4-10 urte 
EMOZIOAK TXIKIENTZAT

10-12 urte
KONTZIENTZIA EMOZIONALA

EMOZIOAK EZAGUTZEN

EMOZIOAK IDENTIFIKATZEN


2020/04/23

EMOZIOAK PIL-PILEAN

Hilabete t´erdi honetan haur, guraso eta irakasleok emozio ugari nabaritu ditugu gure barrenean. Baina zer dira emozioak?



Hobeto ulertzeko, ondorengo emozioen ipuinak erantsi dizkizuegu. Irakurri nahi badituzue, klikatu irudien gainean!! 










2020/04/17

MUGITU GORPUTZA!!!


Aukeratu gustoko duzun dantza eta mugitu gorputza musikaren erritmoan. Agian norbaitek guztiak egin nahi ditu. Hasi ba gorputza astintzen!!!
2-10 URTE
Zumba txikiak   (3´37´´)
Yoko koreografia  (3´13´´)
Astronauta tronpeta flauta (Ene kantak) (3´13´´)
Gure animaliak (Kantu kolore) (3´00´´)




8-12 URTE
Euskaraz bizi nahi dut (zunba-bideoa)  Bi dantza dira bideo berean: (5´00´´) eta (3´45´´)
Lasai lasai (Huntza) (3´13´´)
Mugimenduan tinko (Goazen)  (3´02´´)
Baloreak (3´12´´)
Musikaren doinua (2´41´´)

2020/04/08

PSIKOMOTRIZITATEA ETXEAN

Jarduera hau proposamena besterik ez da. Etxe bakoitzak bere egoera eta ezaugarriak ditu eta ideia batzuk idatzi ditugu ahal duenak aprobetxatzeko.
Proposamen hau 2 urtetik 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, beraien garapenean oso lagungarria delako. Jarduera honen helburua haurrak lanketa fisiko, emozional eta psikologikoa egitea litzateke.

2020/04/02

ERRONKAK ETXEAN

Cooperación internacional: de beneficiarios a socios del ...
Hemen 7 erronka dauzkazue: 5 erronka eta 2 lasterketa.
Erronka bakoitza asteko egun batean egiteko pentsatuta dago (astelehenetik igandera). Beste lanetatik atsedena hartzeko eta ongi pasatzeko oporretan.
Hasi aurretik gogoratu oso inportanteak direla urratsak jarraitzea, bestela akats gehiago egiteko arriskua dago: 


PENTSATU-IDEIAK KONPARTITU-PROBATU
Animo, ea nola moldatzen zareten!!!

2020/03/30

YOGA FAMILIAN

Jakina da yogak osasunarentzat dituen onurak. Yogako lehen urratsak emateko hiru lotura erantsi dizkizuegu:
- YOGA: azalpen orokorra, saioak, bideoak eta lotura interesgarriak ditu.

Ondorengo bietan astelehenetik ostiralera egin ditzakezuen jarduerak daude. Ea gustokoak dituzuen!



YOGA PRAKTIKA TXIKIENENTZAT (2-8 urte)

YOGA PRAKTIKA (6 urtetik aurrera) 

2020/03/24

ORIENTAZIO KIROLA ETXEAN

Zure logelako planoa egin behar duzu paper batean arkatza eta erregela erabilita.
Zure gela goitik ikusita marraztu behar duzu. Margotu dezakezu edo ez; hori zuk
erabaki.
Adibidea:


2020/03/18

2020/03/16

ETXEAN EGITEKO ARIKETA FISIKOA

Egoera berezi honi aurreko egiteko, etxean egon beharra koronabirusagatik, eta hainbeste etxeko lanetatik deskonektatzeko, burua zein gorputza, Gorputz Hezkuntzako arlotik proposamen batzuk jasoko dituzue, bai blog honen bitartez, eta baita LH3koentzat Ikasgelaren bitartez ere.

Bideoan azaltzen diren ariketak egin ditzazkezu. Ez dira denak batera egiteko eta egun osoa jolasten ibiltzeko, egunetan zehar tarteka beste lanetatik deskonektatu eta etxean pasatu behar dugun denbora hau errazago eraman ahal izateko baizik; gainera ariketa fisikoa eginda.


Beraz, badakizue, pazientziarekin hartu, eta etxean gelditu, kutsatu gabe. Ondo-ondo zaindu!






2020/02/29

KROSERAKO ENTRENAMENDUA LH5-6: “KORRIKA”



Urtero-urtero, Zumaiako Herri Kroseko eguna iritsi baino 3-4 aste lehenago, entrenamendu txikiak egiten ditugu ikasleak animatzeko: luzaketak egin, arnasa nola hartu, erritmoa nola eraman… Baina kiroldegi aurrean dagoen zubiaren eta GKNko zubiaren arteko birak ematea baino ez zen bihurtzen.

Aurten ikasleak motibatzeko, entrenamendu bezala gure “korrika” berezia proposatu genien erronka bezala LH5 eta LH6ko maila bakoitzari. Zumaiatik irten eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuak lotu behar genituen beraiek egindako kilometroekin lau saioetan. Eta bai bete ere!

Gehiegi ez nekatzeko eta baliogarria izateko baldintza batzuk jarri genizkien: saltaka egin behar zuten, oinez ez zuen balio, gutxienez bira bat eta gehienez lau egin behar zuen bakoitzak saioan.

Guk gure aurreikuspenak egin genituen, baina bai maila batek zein besteak zeharo gainditu zituzten, eta Zumaiatik hasi zen abentura hau Maulen bukatu zen, Euskal Herriko 7 hiriburuak lotuta geldituz. Primeran!  Ezin hobeto! Zorionak denoi, kilometro asko egin zituenari zein gutxi batzuk egin zuenari ere, denak beharrezkoak ziren eta.

2020/02/10

2019 INAUTERIAK: KOTILUNGORRI


MUSIKA ETA SOINKETAKO IRAKASLEOK: KOTILUNGORRI 
  
Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzen Inauteriak. Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira. Personaia finko batzuk joaten dira etxez etxe dantza egin eta etxekoek emandakoa jasotzen. Hiru egun hauek Igande Inauteria orduko Igandea, Igande Inauteria bera eta egun honen bezpera izaten dira.

Kotilungorriak dira guztien artean ikusgarrienak, bi izaten dira. Gona gorria dute soinean, praka zurien gainetik, artilezko jaka zuria eta koloreetako mantala, zeinaren poltsikoan airera eta jendeari botatzeko errautsa daramaten; eskuan, ostera, makila daramate, bertatik zintzilik behi-buztana; buruan txano luze piramidala eta gerrian zintzarri ugari eskegita; aurpegia tela gorrizko maskara batez estalia, aho eta begiak bistan dituztela. Pertsonaia hauek umeak beldurtzen ibiltzen dira. Honez gain etxekoek emandako eskudirua batzen dute.

2020/02/06

2019-2020 3. MAILA IGERIKETA

Bihar, otsailak 7, 3. mailakoek Igeriketako ikastaroa bukatuko dute. Ura, gure bizitza ohikoan mugitzen ez garen ingurunea da, baina ez dugu ahaztu behar uretako ingurunea oso hurbil daukagula eta sarritan erabiltzen dugula. Beraz, funtsezko trebetasunak ikastea, edota batzuetan, sakontzea, beti etortzen dira ondo. Gainera, ariketa, jolasekin eta lagunen artean ikasteak, beti ematen du konfiantza gehiago.
Eskerrik asko Irati! eta Lubaki Igerilekuko sorosle eta begiraleei!


2020/02/01

Deba-Arbil-Kanala-Lastur

Urte berriko 1. irteera borobil-borobila atera da. Sekulako partaidetza eta eguraldi aparta izan ditugu. Haurrek eta gurasoek elkarrekin gozatu dute mendian. Ikusi argazkiak!