2016/10/19

URTEKO KIROL PLANA 2016-2017

Ikasturte berriarekin batera, ohitura denez, Zumaiako Herri Eskolako Urteko Kirol Planaren berri ematera gatoz. Urtero bezala, kirol aukera anitza osatu dugu, herriko kirol talde eta udaletxearekin batera.
Kirol aukera horretan, helburu ezberdina duten kirolak daude: batzuk lehiakorrak; eta beste batzuk, sustapenekoak; baina horietaz gain, ez dugu ahaztu behar adin hauetan xedea taldean nahiz bakarka kirola praktikatzen aritzea dela, kirola praktrikatzen zoriontsua izatea.