2017/12/16

2017-2018 GORPUTZALDIAK: KONFIANTZA 6. MAILA

Irakasleak, landu behar genuen edukiari buruz galdetu zigunean; hau da,  "konfiantza", gure hitzekin, definitzeko esan zigunean, denon artean, azkenean asmatu genuen; baina "konfiantza" edukitzea, beti beste pertsona bati zuzenduta lotzen dugu, eta ez dugu hainbeste pentsatzen beste "konfiantza" mota bat ere badagoela, norberarekiko eduki behar duguna. Oso garrantzitsua eta ezinbestekoa!
Konfiantza norberaren balio eta gaitasunen onarpena da. Termino hau ho-
nako bi kontzeptuekin lotua dago: Alde batetik, auto-kontzeptuarekin, nor-
berekiko dugun pertzepzio bezala ulertua; eta bestetik, auto-estimuarekin,
norberak bere buruari emaniko balorazio bezala ulertuta.
Hori da landu duguna aste hauetan soinketako saioetan, eta egin ditugun jolasekin "dantza" batzuk sortu ditugu. Zuen gustokoak izango direla espero dugu.

2017/11/27

2017-2018 IGERIKETA 2. MAILA

https://photos.app.goo.gl/hAuDmu418HK55p4J2 
Azaroaren 2tik 29ra, 2. mailako ikasleok hor ibili gara iaz ikasitakoa sendotzen eta hobetzen. Iazko ikasturtean, batzuk oraindik, urari beldurra genion, baina jada gaindituta dugu, eta aurten denok izugarrizko aurrerapena egin dugu igerian. 
Hainbat material, jolas eta ariketen bidez, Iratik, igeriketako irakasleak, asko irakatsi digu: hankak eta besoak nola mugitu, arnasa nola hartu, nola flotatu... 
Eskerrik asko Irati! Oso ondo pasatu dugu! 
Argazki gehiago ikusteko egin klik ondokoan.

2017/11/25

GETARIA-SAN ANTON-ZUMAIA

Primeran ibili gara mendian eguraldi ilunakin atera bagara ere. Goizean zapar galanta bota digu Getaira iritsi garenean, baina Arratoira igo garenetik Zumaiara iritsi arte ederki portatu da eta mendiaz gozatzeko aukera izan dugu lagun artean.
Ikusi nola bili garen ondorengo argazkian klikatuz.


2017/11/20

2017-2018. JOLASAK: KONO LAPURKETA

KONO LAPURKETA baloi lapurketa edo pilota-harrapaketa, talde jolasa da. Oso aproposa talde estrategiak antolatzeko: defentsa eta erasoak. Talde bezala jolastuta dauka bakarrik bere zentzua, batek bakarrik ezin baitu beste taldeko kono guztiak lapurtu. Berez, taldekideen arteko konpromezuak, aurretik erabakitakoa betetzeak eta jolasaren uneko egoera ulertzen datza.

2017/10/16

2016-2017 JOLASAK: KANPOSANTUA

KANPOSANTUA jolasa, talde jolasa da. Jaurtiketak eta harrerak lantzeko jolasa izateaz gain, estrategiak zer ikusi handia dauka taldearen helburua lortzeko. Beraz, ondo pentsatu behar da, baloia daukazunean zer komeni den egitea: taldekideei pasatu edo jaurti; normalean joera berehala jaurtitzea baita.

2017/10/12

2017-2018 HERRI KIROLAK 6. MAILA

Ieup!
Iraileko azken astean Ekiñe Arrizabalaga, Herri Kiroletako federaziokoa, etorri zen ikastetxera 6. mailako ikasleei herri kiroletako saio bat ematera Gorputz Hezkuntzako orduetan.
Saioak ordu t´erdikoak izan ziren eta beraietan Ekiñek herri kirolen sorrera, berezitasuna eta aniztasuna azaldu zigun: herriko lanetatik sortutakoak (lan horietako batzuk desagertuta eta besteak aldatuta), kirol bihurtutakoak eta gaur egun, gure kulturaren lekukoak.
Eskerrik asko Ekiñe! Oso ondo pasatu genuen eta asko ikasi ere! Hurrengo arte!

2017/10/08

URTEKO KIROL PLANA 2017-2018

Udaren ondoren, ikasturte berriari ekiten diogu inoiz baino indar eta gogo gehiagorekin. Gure betiko kirol filosofiari jarraituta Urteko Kirol Plana ikustea baino besterik ez dago Kirol-aniztasunari ematen diogun garrantziaz ohartzeko: Sustapen jardueretan: 6 kirol eta "Lehiaketa jardueretan" 12 kirol (hauetatik batzuk sustapena helburu, eta besteetan balioen lehiakortasuna bultzatuz). 
Inoiz ez dugu ahaztu behar Eskola Kiroleko helburua zein den: "Ahal den eta kirol gehien praktikatzeko aukera ematea haurrei, eta kiroltasuna bizitzea, kiroltasun horrek dauzkan balioetan heziz: partaidetza, osasuna, kiroltasun lehiakortasuna, talde-lana... Hori dela eta, hor doa Urteko Kirol Plana. Bizi kirola, kirolaz bizi!

2017/06/14

2016-2017 PIRAGUISMOA 4. MAILA


Badira 6 urte 4. mailakoen ordutegi barruan, ekaineko soinketako bi saio piraguismoari eskaintzen dizkiogula. Itxas Gain piraguismoko elkarteko bi begiraleen ardurapean (Jule Olaizola eta Libe Etxaniz) hor aritu dira, eguraldia lagun, pala astindu eta ibaian gorantz eta beherantz. Batzuk, aurretik udako ikastaroren bat eginda zuten, baina beste batzuentzat lehen aldia izanda, eta horiek ere hasierako beldurrak gaindituta oso gustura ibili dira.

ARGAZKIAK

2017/06/06

2016-2017 IGERIKETA 1 MAILA

Maiatzean zehar 1 mailako ikasleak Lubaki kiroldegira joan dira igerian ikasi edota hobetzea. 

Adin honetan, 6 urte, izugarrizko garrantzia dauka oinarria bermatzea, beldurrak gainditzea, eta autonomia hobetzea. 

Igeriketan ikasteko prozesu honetan, igeriketa berari dagozkion trebetasunak landu eta bereganatzeaz gain, haurrek konfiantzan asko irabazten dute, eta irabazitako horrek bizitzako beste egoerei aurre egiten asko laguntzen die. 
Eskerrik asko kiroldegiko igeriketako begiraleei beraien lanagatik.
Gure ikasleak nola ibili diren ikusteko, argazkiaren gainean klik egitea baino besterik ez duzue.

2017/05/23

2017-05-18 JOLASAK: IRTEN IRTENKA



IRTEN IRTENKA  harrapaketa jolasa da. Jolas honetan ere talde lanak berebiziko garrantzia dauka: estrategia antolatu eta aurrera eraman, bakoitzaren rolak onartu, beste taldearen estrategia antzeman, lagun giroan ondo pasatu jolasten, jolasean sortzen diren eztabaidak konpontzen ikasi, arauak errespetatu...

2017/05/06

Mendizaletasuna: Uitzi-Mergelu-Uitzi

Goiz polita pasa dugu Nafarroan lagun artean. Eguraldia ezin hobea eta paisaia zer esanik ez.
Aurtengo eskola kiroleko azkenengo irteera izan da. Datorren ikasturtean gehiago. Hala ere, maiatzaren 21ean Indamendi eguna ospatuko dugu eta animatu!
Ikusi nola ibili garen!
https://goo.gl/photos/PvG7hbcL2H5aUeni8

2017/04/04

2017-04-02 AKROSPORT 5. maila

Oreka, sormena, eta gorputz adierazpena uztartzen dituen kirol honek talde lanean dauka bere helburu nagusiena. Hainbat kopuruko figurak gorputzarekin sortzeko, adostasuna eta rol banaketa oso garrantzitsuak dira. Nahiz eta inguru hauetan oso ezezaguna izan, Ipar Ameriketan kirolaren maila hartu zuen orain dela urte asko. Kirol honetan akrobazia eta koreografia batzen dira, hor argazkietan ikusten diren bezala figura oso politak sortzeko. Zorionak guztioi lan eder honengatik!



Biko figurak
Hiruko figurak
Lau edo gehiagoko figurak

2017/04/01

Presalde - Elorrixa - Zumaia

Eskola kiroleko ekintzen barruan mendizaletasuna daukagu eta oraingoan Presaldetik Zumaiaraino etorri gara oinez. Eguraldiak ez digu gehiegi lagundu, baina hala eta guztiz ere, gustura ibili gara. Hemen dituzue argazki batzuk. Hurrengo irteera maiatzaren 6an egingo dugu. Etorri gurekin gozatzera!

https://goo.gl/photos/CpNL8vbGVu6UgeuE6

2017/03/31

2017-03-31 JOLASAK: ESTATUAK

Jolasen argitaratzearekin jarrituta, oraingo honetan, 1. mailakoak agertzen zaizkigu bideoan ESTATUAK jolasean aritzen. Argi eta garbi ikus daitekenez, oreka mugimenduan eta objetuarekin oso garrantzitsua da; baina garrantzi aldetik bere pare elkarlaguntza dago: estatuak berriz ere bizitza hartzeko beste norbaitek jarri behar baitio sakutxoa buruan.

2017/03/26

2017-03-24. JOLASAK: HANKA-JOTZE

Jolas honekin, Gorputz Hezkuntzako irakasleok asmo berri bati hasiera eman nahi diogu; hau da, gure lanean ikasleei edukiak erakusteko erabiltzen ditugun jolasen ezagutaratzea. Horrela, hiruhileko bakoitzean, laupabost jolas igoko ditugu Gorputz Hezkuntzako blogera, jolas bakoitzarekin lantzen duguna, eta azalpena zehaztuta. Gainera, jolas hori errazago ulertzeko bideo txiki bat ere izango da. Gure esperientziak erakutsi digu HANKA-JOTZE jolasean ikasleek oso ondo pasatzen dutela: jolas bizia da, rol aldaketak azkar ematen dira; eta besteak beste, jolas paregabea da eskuko kolpatzeak, agilitatea eta estrategiak ere lantzeko.

2017/03/15

2017ko Martxoa. ESKALADA 5. maila

https://goo.gl/photos/vrGwGwqMoKe11oAJ6Martxoaren 6, 7, 9,eta 10ean, 5. mailako ikasleak Orioko Karela kiroldegira joan ziren eskaladan aritzera Mendiko Federazioko begiraleen ardurapean. Gela bakoitzak goiz bat egin zuen  hain berezia den kirol hau praktikatzen. Bertan, argazkietan ikusten denez, hasiera mailako helburua bete zuten; hau da, aisialdirako jarduera gisa eskaladaz gozatzea segurtasun osoarekin, oinarrizko korapiloak praktikatuz. Oso gustura ibili ziren, eta irrikan eskalatzen jarraitzeko. Egin klik argazkian guztiak ikusteko.

IBILALDI NEURTUA 2017

Aurten Zarautzen izan zen gure bailarako ibilaldi neurtua martxoaren 12an. Herri eskolako partaidetza ikaragarria izan zen: 90 haur eta 60 guraso. Eguraldiak ez zigun lagundu, baina hala eta guztiz ere, haurrak pozik ibili ziren.

https://goo.gl/photos/1qVct2hbLKWpguor9
                                                      ARGAZKIAK

2017/03/01

2016-2017 KONFIANTZA 3. MAILA

Aurtengo 3. mailakoek, iaz Enpatia gaitasun sozio-afektiboa landu zuten. Aurten, Gorputzaldiak egitasmoaren barruan jarraituta, Gorputz-Hezkuntzako saioetan KONFIANTZA gaitasuna landu dugu.
Konfiantza: "Norberaren balio eta gaitasunen onarpena da". Horren adibide, taldeka, ikasleek  jolas batzuekin sortu duten azken dantza daukazue bideoetan.

KONFIANTZA 3A
KONFIANTZA 3B
KONFIANTZA 3C
KONFIANTZA 3D

2017/02/26

2017-02-11 Mendi irteera

Otsailan egindako mendi irteeraren argazkiak ikus ditzakezue hemen. Primeran ibili ginen, eguraldi bikainarekin eta lagun artean. Hurrengo irteera Zarauzko ibilaldi neurtua izango da martxoaren 12an. Ea zortea dugun eguraldiarekin.

https://goo.gl/photos/N78CTXHGVHENL7zh9

2017/01/17

2017-01-17 ENPATIA 5. MAILA

Gorputzaldiak gorputz adierazpena lantzeko dantza mundutik datorren proiektua da. Edozein adinetan praktikan jartzeko balio du eta horrekin batera hainbat balio eta giza-trebetasun lantzen dira; besteak beste: konfiantza, integrazioa, asertibitatea... eta gu gure ikastetxean martxan jarri duguna: ENPATIA. Baina, zer da Enpatia? "Bestearen lekuan jartzea. Bestearen sentimenduak ulertzea, eta errespetatzea". Eta egin dugu hainbat jolasen bidez. Hor dauzkazue 5. mailako ikasleek aukeratutako jolasak beraien azken antzezpena egiteko:
ENPATIA 5.A
ENPATIA 5.B
ENPATIA 5.C
ENPATIA 5.D

2017/01/14

2016-2017 IGERIKETA 3. maila

Abenduaren 2tik urtarrilaren 20 arte, 3. mailako ikasleak hor ibili dira Lubakiko igerilekuan azken bi ikasturtetan landutakoa sakontzen, urari azken beldurrak gainditzen eta talde giroan, lagunen artean, uretan jolasten, igerian ikasi dute. Baina igerian ikasteaz gain, autonomian irabazten dute, eta bere buruengan izugarrizko konfiantza hartzen dute. Beraz eskerrik asko Foru Aldundiari, Udaletxeari, eta batez ere Lubaki kiroldegiko igeriketako monitoreei. Gela bakoitzeko argazkiak ikusteko egin klik dagokion tokian:
Igeriketa 3A
Igeriketa 3B
Igeriketa 3C
Igeriketa 3D

2017/01/11

IGERIKETA 2016-2017 2. MAILA


Badira urte asko gure ikastetxeko hezkuntza egitarauan igeriketa ikasteko edukiak lantzen ditugula. Aurten ere, Foru Aldundia eta Udaletxearen laguntzarekin gure 1-2-3. mailetako ikasleek aukera paregabea izan dute Lubaki kiroldegiko monitoren ardura eta gidaritzapean dakitena sakontzeko eta gauza berriak ikasteko.
Azaroaren 4tik abenduaren 1era, 2. mailako ikasleak hor ibili ziren era atsegin eta dibertigarri batean oinarrizko uretako trebeziak garatzen: oso garrantzitsua beso-hanka eta arnasketa koordinazio lortzeko, eta uretan era egokian ibiltzeko. Hor dauzkazue gela bakoitzeko argazkiak:
Igeriketa 2A
Igeriketa 2B
Igeriketa 2C
Igeriketa 2D