2019/04/24

2019ko APIRILA HERRI KIROLAK


Apirilaren erdi aldera, Ainhoa, Gipuzkoako Herri Kiroletako teknikaria, etorri zitzaigun ikastetxera  Herri Kirolei buruz zerbait gehiago irakastera LH 3tik LH6ra: nondik sortu ziren, zein den teknika egokiena bakoitzean, talde lanaren garrantzia... arloak jorratu genituen.

Soka tira eta lokots bilketa ezagunez gain, txingak eramatea, giza-proba edota zaku lasterketa (kontrabandistak) ezagutu eta horietan aritzeko aukera izan genuen.
Primeran pasa genuen! Eskerrik asko Ainhoa!

2019/04/23

ZUMAIA BIRA 2019

Urtero bezala, aurten ere Zumaia bira egin genuen apirilaren 14an. Baina aurtengo berezitasuna haurren partaidetza izan zen. Indamendi elkarteak bira laburragoa antolatu zuen txikientzat eta arrakasta izan zuen; helduek berriz, aukera izan zuten txikia zein luzea egiteko. Eguraldia ere alde izan genuen lagun giro ederrean.


https://photos.app.goo.gl/Frg5xPw64dfVKLyW6