2020/02/29

KROSERAKO ENTRENAMENDUA LH5-6: “KORRIKA”



Urtero-urtero, Zumaiako Herri Kroseko eguna iritsi baino 3-4 aste lehenago, entrenamendu txikiak egiten ditugu ikasleak animatzeko: luzaketak egin, arnasa nola hartu, erritmoa nola eraman… Baina kiroldegi aurrean dagoen zubiaren eta GKNko zubiaren arteko birak ematea baino ez zen bihurtzen.

Aurten ikasleak motibatzeko, entrenamendu bezala gure “korrika” berezia proposatu genien erronka bezala LH5 eta LH6ko maila bakoitzari. Zumaiatik irten eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuak lotu behar genituen beraiek egindako kilometroekin lau saioetan. Eta bai bete ere!

Gehiegi ez nekatzeko eta baliogarria izateko baldintza batzuk jarri genizkien: saltaka egin behar zuten, oinez ez zuen balio, gutxienez bira bat eta gehienez lau egin behar zuen bakoitzak saioan.

Guk gure aurreikuspenak egin genituen, baina bai maila batek zein besteak zeharo gainditu zituzten, eta Zumaiatik hasi zen abentura hau Maulen bukatu zen, Euskal Herriko 7 hiriburuak lotuta geldituz. Primeran!  Ezin hobeto! Zorionak denoi, kilometro asko egin zituenari zein gutxi batzuk egin zuenari ere, denak beharrezkoak ziren eta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina