2013/12/12

IGERIKETA 2. MAILA 2013-14

Urriaren 30etik azaroaren 28ra hor ibili gara 2. mailako ikasleok maiatzean hasitakoa sakontzen eta igeriketako trebetasun beriiak ikasten. Izugarrizko segurtasuna eta konfidantza hartu dugu. Eskerrak eman nahi diegu Lubaki kiroldegikoigeriketako irakasleei guri hainbeste irakasteagatik. Datorren ikasturtean gehiago eta hobeto. Mila txipli-txapla!

2013/06/12

PIRAGUISMOA 4. MAILA 2013

Hirugarren hiruhilekoan eskaintza ezin hobea iritsi zitzaigun Itsas Gain piraguismoko elkartetik: bi asteetan zehar, astean ordubete,ikastaroa emateko prest zeudela. Gorputz Hezkuntzako orduak aprobetxatuz, 5. eta 4. mailakoak Urola ibaian ibili dira piragua kontrolatu nahian Josu Ansolaren gidaritzapean. Gehiengoentzat lehen aldia zen, eta hasierako kezkak eta zalantzak gaindituta, oinarrizko teknika eskuratu dutela esan genezake. Beste batzuek lehen ibilita zeuden, eta egun hauetan beraien teknika hobetu, eta denek batera kirol honetaz gozatzeko primerako aukera eduki dute. Gure asmoa ekintza hau 4. mailakoentzat Urteko Planean sartzea da; ea poliki-poliki trebatzen joaten diren.

2013/05/31

TXURI URDIN 3. MAILA 2012-2013

Eguraldiari aurre eginda maiatzaren 29an Txuri Urdinera joan ziren 3. mailako ikasleak. Goiza izotz-irristaketan jardun ondoren, eta primeran pasatu eta gero, Donostiako hainbat txoko ezagutzeko parada izan zuten. Egun horren testigantza ondorengo argazkietan dauzkazue. Argazki guztiak ikusi irrist egin gabe!

IGERIKETA 1.MAILA 2012-2013

Ezin da ikasturtea era egokiagoan bukatu. Maiatzean zehar 1 mailako ikasleak igerian ikastera eta ondo pasatzera joan gara igerilekura. Batzuek bagenekien zerbait, baina beste batzuentzat igerian lehen esperientzia izan da, eta hasierako beldurrak kenduta, oso ondo pasatu dugu eta konfiantza handiagoarekin atera gara. Orain gehiago aritu behar dugu ikasitakoan trebatzeko. Aio! datorren ikasturte arte. Txipli-txapla!

2013/03/19

ESKALADA 5. MAILA 2013

Ikastetxeko egitarauaren barruan, urtero-urtero, 5. mailakoak eskaladan aritzera joaten dira Oriora. Kirol honen hastapena da besterik ez, baina Mendiko Federazioko monitoreekin hainbat gauza ikasten dituzte: nola egin eskaladako korapiloak, arnesak nola jarri, nola heldu eta gora egin horman... Benetan, goiza pasatzeko egun aproposa izaten da. Badira urte batzuk Federaziotik Zumaiako kiroldegiko rokodromoa desegokitzat jo zutela, eta aukera bakarra, hemen inguruan, Oriora joatea izaten da, beraz hara joan eta paretean zintzilika han ibili ginen. Esperientzia oso polita eta aberasgarria!

2013/03/14

IBILALDI NEURTUA ORIO 2013

Joan den igandean, martxoak 10, Oriora joan ginen Zumaiako Herri Eskolako 26 haurrekin ibilaldi neurtuan parte hartzera. Eguraldi bikaina izan genuen, baina oso ibilbide gogorra iruditu zitzaigun haurrentzat. Batzuek ondo egin zuten, baina beste batzuei hurrengo baterako gogoak kendu zitzaizkien. Hala eta guztiz ere, goiza pasa genuen eta argazkietan pozik azaltzen dira.

2013/03/13

HERRI KIROLAK 5-6 MAILAK 2013

Herri Kiroletako Federaziotik eskaera jaso genuen ordutegi barruan alebinekin gureak diren kirolak lantzeko. Hasiera batean Gorputz Hezkuntzako orduetan egiteko ziren, baina ordutegia ez zetorren bat, eta azkenean tutoreen laguntzarekin aurrera eramatea lortu genuen. Gure betiko kiroletan aritu eta gehiago sakontzeko federazioak irakasle bat bidali zuen, eta martxoko lehen asteetan hor ibili ziren sokatiran, txingak eramaten, giza proban, lokotx edo makila bilketan... Hemen duzue argazki sorta.

ZUMAIAKO HERRI KROSA 2013-02-16

Otsailaren 16an Zumaiako kaleak korrikalariekin bete ziren. Ez dago adinik saltaka egiteko, eta egun horretan gutxiago. Hasi txikiengandik (aurrebenjaminak: 1-2 mailetakoak), guraso edo heldu baten laguntzarekin; ondoren, nagusiagoak (benjaminak: 3-4 mailetakoak; gero, alebinak (5-6 mailetakoak) eta nagusiagoak. Beheko Plaza irteera eta bukaera izanik, eta sailkapenak alde batera lagata, hor ibili ziren beren indarrak neurtu nahian. Hona hemen argazkietan ikusteko aukera. Animo eta datorren urterako entrenatu!

2013/03/12

IGERIKETA 3. MAILA 2012-2013

4. mailakoen ondoren, 3. mailakoen txanda iritsi zen igeriketako ikastaroan. Azken hauek nola ibili ziren lekuko dira argazki hauek. Urtetik urtera haur hauek jarraitu dituenak badaki gehienek nolako aurrerapena izan duten bere igeriketa mailan, nola kendu dituzten beldurrak urari, eta ze konfidantza irabazi duten, ez bakarrik igeriketan, baizik eta pertsona bezala. Animo denoi!

2013/03/01

IGERIKETA 4. maila 2012-2013

Hemen uzten dizkizuegu 4. mailako haurren igeriketako azken argazkiak. Lau urtetan Lubaki kiroldegian txipli txapla ibili dira igerian ikasten eta jolasten. Eskola kiroleko jarduera honekin haurrek igerian ikasteaz gain hainbat helburu lantzen dituzte: koordinazioa, autonomia, autokontrola, arnasketa...
Eskerrak eman nahi dizkiogu alde batetik Foru Aldundiari horrelako kanpainak bultzatu eta ordaintzeagatik; beste aldetik, Lubaki kiroldegiko  igeriketako irakasleei beraien lana eta pazientzaigatik.