2021/11/02

SURFA: 6 MAILA 2021-2022

Itzurun olatuentzat eraiki zuen itsasoak, eta olatu gainean gozatuz surfa egiteko. Hor sentitzen duzuna, ez delako beste inon sentitzen.

Hasierako batzuen beldurrak, konfiantza bihurtuta han ibili ziren 6. Mailako ikasleak Sufing Zumaiako begiraleekin surfaren hasierako “urratsak” ematen: taula gainean irristatzen, olatuak harrapatzen, olatuek beste sentsazio batzuetara eramaten.

Eskerrik asko, Surfing Zumaia esperientzia polit eta sentikor honengatik!

Hor behean daukazue gela bakoitzeko bideo bana... gozatu!

SURFA 6A 2021-2022

 


Hemen argazkiak ikusi nahi badituzue

SURFA 6B 2021-2022


Hemen dauzkazue argazkiak batzuek.

SURFA 6C 2021-2022


Hemen dauzkazue argazkiak batzuek.

SURFA: 6D 2021-2022

 


Hemen dauzkazue argazkiak ikusteko.

2021/10/24

Finalista eguna Hernanin

Eguraldi ederrarekin joan gara Hernanira mendi ibilalditxo bat egitera. "Finalista eguna" izenez ezagutzen dugu ekintza hau, aurreko ikasturteko finalistei (7 irteera egindakoei) diploma ematen zaielako. 

Aurten ez da inor finalista izan, iaz ez zelako mendi irteerarik egin. Baina han joan gara Indamendik antolatutako 2 autobusetan 80 haur eta heldu Herri Eskolatik. Bukaeran opari bana jaso dute parte hartu duten haur guztiek eta pozik bueltatu gara etxera.




2021/07/16

2021 Ekaina: 6 maila Surf


Normalean, surf 6 mailakoek egiten dute gure ikastetxean, eta sasoi onena Iraila izaten da. Baina 2020ko irailan, oraindik pandemia dela eta, gauzak ez zeuden hain argi eta egoerak ere ez zuen gehiegi laguntzen. Beraz, hauek ere, ekainean joan ziren, Gorputz Hezkuntzako Ana irakaslearekin. Askorentzat lehen aldia zen horrelako ikastaro bat jasotzen zutena eta denak oso pozik etorri ziren, olatu handia zein txikia
harrapatu.

Gozatu egin zuten. Gainera Imanol Yeregiren gidaritzapean.

Argazki gehiago ikusteko egin klik argazkian.





2021eko Ekaina 4. maila Piraguismoa

2020ko irailean 5. mailakoak joan baziren Itsas Kiroldegira piraguismoan aritzea (aurreko ikasturtean ezin izan zutelako konfinamenduagatik); 2021eko ekainean, Olga Gorputz Hezkuntzako irakaslearekin4. mailakoak joan dira,  gela bakoitza bi ordu bi astetan banatuta, Itsas Gain Piraguismoko taldeko begiraleen ardurapean Piraguismoko hastapenak ikastera: pala nola heldu, nola erabili alde batera edo bestera joateko, oreka nola mantendu piraguan...

Esan beharrik ez dago primeran pasa zutela. Eskerrik asko Itsas Gain Piraguismoko klubeko begiraleei!!!

2021/03/26

ESKALADA 2020-2021-5 MAILA

 5. MAILA: ESKALADA: OTSAILAREN 22, 23, 24,25

Otsailaren 22, 23, 24 eta 25a egun bereziak izan ziren guretzat, 5. mailako ikasleentzat.

Orioko kiroldegira joan ginen, gela bakoitza egun batean, hango rokodromoan eskalatzea…ia gehienentzat lehen aldia izan zen.

Federazioko begiraleek segurtasun neurri guztiak eta korapilo berezia erakutsi ondoren…barneko korapilo guztiak askatzeko unea iritsi zitzaigun: hasieran, beldur emozioa gainditzen zen, eskuak zein hankak dardarka…helduleku berriak bilatu nahian paretaren gora egiteko.

Baina, hasierako beldur eta saiakera kamutsak gaindituta…izugarrizko poza gorengo zegoen ezkila jotzean eta entzutean lagunen txalo eta babesa.

Eskerrik asko Aitor eta Baserri, kirol berezi honen hastapenak irakastegatik!

ESKALADA 2021 5B

2021/02/06

KORRIKA EDO SALTAKA

Gorputz Hezkuntzako saioetan Korrika edo Saltaka lantzerakoan, bira edo kilometro bakoitza zenbat denboratan egiten den neurtu izan da eta izaten da. Azkenean, horrela landuta ikasle askorentzat sufrimendua baino ez da bihurtzen eta saltaka egiteari, bere kasa, azkar uzten diote.
Azken urtetan LH3ko zikloetan saltaka "Korrika" bezala lantzeko egitasmoa bultzatu dugu. 
Era honetara, bakoitzak bere erritmora, ahal duena egiten du taldearen onuran (lau taldeen artean ibilbide bateko kilometroak egin behar baitute; baina denbora kontuan izan gabe, sufrimendua plazerra bihurtuta, bakoitzak bere neurrian taldeko helburuari bere aportazioa eginda.
Saltaka, horrela landuta: 4 taldeen elkarlana ari gara lantzen (lau taldeak dira irabazleak), bakoitzak bere erritmoa bilatu dezala ari gara laguntzen, erresistentzia ari gara lantzen eta prestaketa ere (luzaketen bidez), lagunekin kirola egiten... eta hainbat helburu positibo gehiago.

Korrika Euskal Herrian Zehar: LH 5: Zorionak guztioi! Maulera iritsi eta 77 kilometrotan pasatu duzue, ia Lourdesera iritsi arte. Txalo bero bat zuentzat!!!


Korrika Munduan Zehar: LH6: Lan bikaina egin duzue! Zorionak guztioi!
Moskutik Minskeraino erabaki zenuten, eta iritsi ez bakarrik, gainditu ere egin duzue. Earra!

MAPA          
Zorionak LH3 zikloko ikasle guztioi!