2011/11/26

IGERIKETA. 2. MAILA. 2011-2012

Aspalditik daramatza igeriketa kanpainak gure ikastetxeko urteko planean sartuta. Eskola Kirolaren programazioan kirol bat baldin badago txiki-txikitandik ikasi behar dena, hori, IGERIKETA da.
Instituzioek eta ikastetxeak erraztasun guztiak jartzen dituzte kanpaina hau aurrera eramateko. Ikastea eta ondo pasatzea ez direla kontrajarriak jakiteko, gure ikastetxeko 2. mailako haurren argazki sorta hau ikustea baino besterik ez dago.
Bestalde hor beherago dauden iazko argazkiekin alderatzen badituzue, urte batean zenbat aurreratu duten ikusteko aukera izango duzue.

2011/06/22

HERRI KIROLAK 4. MAILA 2010-2011

Herri Kiroletako federaziotik eskaintza bat jaso genuen ordutegi barruan saio batzuk egiteko gure ikasleekin. Alde batetik, ordutegia eta beraiek jartzen zituzten baldintzak kontuan izanik, eta bestetik gure egitarauan bete-betean sartzen zela ikusirik, 4. mailakoentzako ekintza egokia izango zela iruditu zitzaigun eta horrela urtarrilaren 16an eta 17an kiroldegian federazioko begirale batek zuzenduta hor ibili ziren jolasean. Besteak beste: sokatira, txinga eroateak, zaku lasterketa, eta lokotsak biltzen. Hona hemen saio horietako argazkiak.

2011/06/01

JOLAS TOPAKETAK 3-4 MAILAK

Ohikoa den bezala ikasturte honetan ere Xiba taldekoek ez dute huts egin ikasleekin aurrera eramaten duten egitaraua betetzeko orduan. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta DBHko 4. mailaraino Herri Kirol eta Jolasak erakusten ibili dira herriz herri, gainera ikastetxe ezberdinetako haurren arteko harremanak sendotu nahian.
Maiatzaren 25ean Zumaiako Kantauri plazan 3. eta 4. mailetako haurrak jo eta ke ibili ziren jolasean.

2011/05/28

IGERIKETA 1. MAILA 2010-2011

Aurten ere gure ikasleek (1 mailatik 4.mailara) Foru Aldundiak udalarekin eta ikastetxearekin batera antolatzen duen Igeriketa Kanpainan parte hartu dute.
Horren adibide gisa hemen dauzkazue maiatzan zehar igeriketan, igerian ikasi nahian, ibili diren 1. mailako haurrak. Hauek bai ausartak!