2016/11/27

MENDI IRTEERA

Azaroaren 26an oso ibilbide politta egin genuen Zumaia inguruan. Goizeko 9tan atera ginen Gernikako parketik eguraldi zoragarriakin. Karakas baserritik barrena Oikira iritsi ginen eta handik IbaƱarrietara. Hamaiketakoa egin ondoren Sanlorentera eta handik berriro Zumaira. Primeran pasa genuen!!! Etorri hurrengoan e!!!

https://goo.gl/photos/zAi6uJoaysX3S7BV7

2016/11/10

ESKOLA KIROLA ANITZ ETA HEZITZAILEAREN ALDE

https://drive.google.com/file/d/0BxeKrxDx398sLVVqSHNBUzY2Q2c/view?usp=sharing
Urte asko daramatzagu, jada 25 urte, Eskola Kirolaren alde apostua egiten. Urte asko igaro dira, eta ikusiarrekin eta bizi izan dugunarekin ikasten joan gara. Aldaketa ugari gertatu dira, eta esan dezakegu garai bateko eskola kirola eta oraingoa ez direla berdinak. Baina, beste gauza batzuen artean, aldatu ez dena eta aldatu beharko ez litzatekena, Eskola Kirolaren helburu, asmo edo xedea da: Kirol aniztasuna sustatzea haur guztientzako. Emaitza heziketa baita, eta ez kirolari ona egitea kirol soil eta bakar batean.
Beraz, guri dagokigu: Aldundia, Udaletxea, Eskola eta Gurasoei, gure biztanle, ikasle eta seme-alaben kirol osasunaren alde egitea.