2019/06/19

PIRAGUISMOA 4 MAILA 2019

https://photos.app.goo.gl/nRQJ5QT9hSehXuin8

Piraguismo saio hauetan kirola ezagutzeaz gain , ikasleek oso ondo pasa dute. Beraien arteko harremana hobetzeko, kirol desberdin bat probatzeko eta eskolako eguneroko errutinatik ateratzeko aukera bikaina izan dira.

2019/06/01

Elgoibar - Karakate

Gaur, ekainak 1, ikasturteko azkenengo mendi irteera egin dugu. Trenez joan gara Elgoibarrera eta handik Karakatera oinez. Hamaiketakoa egin eta ibilbide zirkularra eginez berriro tren geltokira jaitsi gara. Eguraldi beroa egin du, baina basoan zehar oso tenperatura atsegina izan dugu. Gustura ibili gara.