2022/06/29

HEZIKETA FISIKOKO IRAKASLEEN IX. TOPAKETA

Ekainaren 29an, Heziketa Fisikoko irakasleok Durangora joan ginen, SOHATek eta Berritzegune Nagusiak antolatutako, gure arloko IX. topaketetan parte hartzera

Orain arte, ikasturte bukaera bakoitzean antolatu diren topaketetan hartu dugu parte eta esan beharra dago hizlari oso onak eta gai ezberdin interesgarriek osatu  dituztela topaketak, eta bertatik ateratako balorazioa oso positiboa izan dela.

Aurten ere, hiru gaietan sakontzeko aukera izan da, hor behean agertzen den egitarauan ikus dezakezuen bezala:



2022/06/27

2022 SURF ARRAUNA 5 MAILA

Maiatzean, udaran azken urteetan hainbeste praktikatzen den kirola ikasteko aukera izan genuen: Surf arrauna, hain zuzen ere.

Hasieran, taulara igotzea pixkat kostatu bazitzaigun ere, gero zailena falta zitzaigun: taula gainean tente jartzea. Oreka mantendu eta arraunean aritzea.

Ziur uda honetan, gutako askok errepikatuko dugula, primeran pasatu baikenuen.

Eskerrik asko Surfing Zumaiakoei!

2022 ZESTA 5 MAILA

Maiatzean, Gotzon Embilen gonbitea jaso genuen ikasleek Zesta kirola nolakoa den probatzeko eta oinarrizko urratsak emateko, herrian hain errotuta dagoen kirol honetan.

Zesta jarri eta lotzen ikasteaz gain, jaurtiketa ezberdinak ere ikasi genituen. Oso ondo pasatu genuen.

Eskerrik asko Gotzon eta bere laguntzaileei ere!

2022/06/18

2022 PIRAGUISMOA 4. MAILA


Ibaian gora                             Ibaian behera

   korrontea alde                         korrontea kontra

pala astinduz                           pala astinduz

   bagoaz aise                             itzulera nekeza

 

  Tartean tente eta makurtuta

 pantalanera iristean

  behin piragua utzita

  lagunekin zanbuila

     ezin hobeto hasteko uda.

 

                                 ARGAZKIAK 4A                                  ARGAZKIAK 4B

                                 ARGAZKIAK 4C                                  ARGAZKIAK 4D