2020/02/29

KROSERAKO ENTRENAMENDUA LH5-6: “KORRIKA”



Urtero-urtero, Zumaiako Herri Kroseko eguna iritsi baino 3-4 aste lehenago, entrenamendu txikiak egiten ditugu ikasleak animatzeko: luzaketak egin, arnasa nola hartu, erritmoa nola eraman… Baina kiroldegi aurrean dagoen zubiaren eta GKNko zubiaren arteko birak ematea baino ez zen bihurtzen.

Aurten ikasleak motibatzeko, entrenamendu bezala gure “korrika” berezia proposatu genien erronka bezala LH5 eta LH6ko maila bakoitzari. Zumaiatik irten eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuak lotu behar genituen beraiek egindako kilometroekin lau saioetan. Eta bai bete ere!

Gehiegi ez nekatzeko eta baliogarria izateko baldintza batzuk jarri genizkien: saltaka egin behar zuten, oinez ez zuen balio, gutxienez bira bat eta gehienez lau egin behar zuen bakoitzak saioan.

Guk gure aurreikuspenak egin genituen, baina bai maila batek zein besteak zeharo gainditu zituzten, eta Zumaiatik hasi zen abentura hau Maulen bukatu zen, Euskal Herriko 7 hiriburuak lotuta geldituz. Primeran!  Ezin hobeto! Zorionak denoi, kilometro asko egin zituenari zein gutxi batzuk egin zuenari ere, denak beharrezkoak ziren eta.

2020/02/10

2019 INAUTERIAK: KOTILUNGORRI


MUSIKA ETA SOINKETAKO IRAKASLEOK: KOTILUNGORRI 
  
Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzen Inauteriak. Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira. Personaia finko batzuk joaten dira etxez etxe dantza egin eta etxekoek emandakoa jasotzen. Hiru egun hauek Igande Inauteria orduko Igandea, Igande Inauteria bera eta egun honen bezpera izaten dira.

Kotilungorriak dira guztien artean ikusgarrienak, bi izaten dira. Gona gorria dute soinean, praka zurien gainetik, artilezko jaka zuria eta koloreetako mantala, zeinaren poltsikoan airera eta jendeari botatzeko errautsa daramaten; eskuan, ostera, makila daramate, bertatik zintzilik behi-buztana; buruan txano luze piramidala eta gerrian zintzarri ugari eskegita; aurpegia tela gorrizko maskara batez estalia, aho eta begiak bistan dituztela. Pertsonaia hauek umeak beldurtzen ibiltzen dira. Honez gain etxekoek emandako eskudirua batzen dute.

2020/02/06

2019-2020 3. MAILA IGERIKETA

Bihar, otsailak 7, 3. mailakoek Igeriketako ikastaroa bukatuko dute. Ura, gure bizitza ohikoan mugitzen ez garen ingurunea da, baina ez dugu ahaztu behar uretako ingurunea oso hurbil daukagula eta sarritan erabiltzen dugula. Beraz, funtsezko trebetasunak ikastea, edota batzuetan, sakontzea, beti etortzen dira ondo. Gainera, ariketa, jolasekin eta lagunen artean ikasteak, beti ematen du konfiantza gehiago.
Eskerrik asko Irati! eta Lubaki Igerilekuko sorosle eta begiraleei!


2020/02/01

Deba-Arbil-Kanala-Lastur

Urte berriko 1. irteera borobil-borobila atera da. Sekulako partaidetza eta eguraldi aparta izan ditugu. Haurrek eta gurasoek elkarrekin gozatu dute mendian. Ikusi argazkiak!