2016/12/19

AKROSPORT 2016-2017 6. MAILA

https://goo.gl/photos/8vqSdXyega7cYfnGA"Akrosport" akrobazia eta oreka uztartzen dituen kirola da. Kirol oso aproposa da sormena eta kooperazioa edo elkarlaguntza lantzeko. Hemen dituzue 6. mailako argazki batzuk horren adibide.
Egin klik argazkian.

2016/12/06

ENPATIA 1 MAILA 2016-2017

2015-2016. ikasturtean hasitako bideari jarraipena emanez, aurtengo ikasturtean "Gorputzaldiak" barnean landutako Enpatiaren unitate didaktikoa beste maila batzuetan lantzea erabaki dugu.
Unitate Didaktiko honen helburua haurraren garapen integrala bermatzen laguntzea da, elkarbizitzarako konpetentziak landuta. Kasu honetan "besteen tokian" jartzea, besteen egoera eta sentimenduak ulertzea.
Enpatia lantzeko jolasetatik, 1 mailako ikasleek jolas hauek aukeratu dituzte. Hona hemen gela bakoitzeko bideoak:
Enpatia 1A 2016-2017.
Enpatia 1B 2016-2017.
Enpatia 1C 2016-2017.
Enpatia 1D 2016-2017.

2016/11/27

MENDI IRTEERA

Azaroaren 26an oso ibilbide politta egin genuen Zumaia inguruan. Goizeko 9tan atera ginen Gernikako parketik eguraldi zoragarriakin. Karakas baserritik barrena Oikira iritsi ginen eta handik IbaƱarrietara. Hamaiketakoa egin ondoren Sanlorentera eta handik berriro Zumaira. Primeran pasa genuen!!! Etorri hurrengoan e!!!

https://goo.gl/photos/zAi6uJoaysX3S7BV7

2016/11/10

ESKOLA KIROLA ANITZ ETA HEZITZAILEAREN ALDE

https://drive.google.com/file/d/0BxeKrxDx398sLVVqSHNBUzY2Q2c/view?usp=sharing
Urte asko daramatzagu, jada 25 urte, Eskola Kirolaren alde apostua egiten. Urte asko igaro dira, eta ikusiarrekin eta bizi izan dugunarekin ikasten joan gara. Aldaketa ugari gertatu dira, eta esan dezakegu garai bateko eskola kirola eta oraingoa ez direla berdinak. Baina, beste gauza batzuen artean, aldatu ez dena eta aldatu beharko ez litzatekena, Eskola Kirolaren helburu, asmo edo xedea da: Kirol aniztasuna sustatzea haur guztientzako. Emaitza heziketa baita, eta ez kirolari ona egitea kirol soil eta bakar batean.
Beraz, guri dagokigu: Aldundia, Udaletxea, Eskola eta Gurasoei, gure biztanle, ikasle eta seme-alaben kirol osasunaren alde egitea.

2016/10/19

URTEKO KIROL PLANA 2016-2017

Ikasturte berriarekin batera, ohitura denez, Zumaiako Herri Eskolako Urteko Kirol Planaren berri ematera gatoz. Urtero bezala, kirol aukera anitza osatu dugu, herriko kirol talde eta udaletxearekin batera.
Kirol aukera horretan, helburu ezberdina duten kirolak daude: batzuk lehiakorrak; eta beste batzuk, sustapenekoak; baina horietaz gain, ez dugu ahaztu behar adin hauetan xedea taldean nahiz bakarka kirola praktikatzen aritzea dela, kirola praktrikatzen zoriontsua izatea.

2016/06/12

GORPUTZALDIAK 2. MAILA ENPATIA 2016

Enpatiaren Unitate Didaktiko honek pertsonen gaitasun fisiko, motor, kognitibo, sozial eta afektiboen garapen integrala bermatzea du helburua. Honela, Hezkuntza konpetentzi orokorrak garatzen lagunduko dute, zehatzago, elkarbizitzarako konpetentzia, hau da, norberari aitortutako eskubideak eta betebeharrak besteri aitortzea, norberaren zein guztion ongirako. Hemen 2. mailakoen bideoak:
2A MAILA
2B MAILA
2C MAILA
2D MAILA