2017/10/16

2016-2017 JOLASAK: KANPOSANTUA

KANPOSANTUA jolasa, talde jolasa da. Jaurtiketak eta harrerak lantzeko jolasa izateaz gain, estrategiak zer ikusi handia dauka taldearen helburua lortzeko. Beraz, ondo pentsatu behar da, baloia daukazunean zer komeni den egitea: taldekideei pasatu edo jaurti; normalean joera berehala jaurtitzea baita.

2017/10/12

2017-2018 HERRI KIROLAK 6. MAILA

Ieup!
Iraileko azken astean Ekiñe Arrizabalaga, Herri Kiroletako federaziokoa, etorri zen ikastetxera 6. mailako ikasleei herri kiroletako saio bat ematera Gorputz Hezkuntzako orduetan.
Saioak ordu t´erdikoak izan ziren eta beraietan Ekiñek herri kirolen sorrera, berezitasuna eta aniztasuna azaldu zigun: herriko lanetatik sortutakoak (lan horietako batzuk desagertuta eta besteak aldatuta), kirol bihurtutakoak eta gaur egun, gure kulturaren lekukoak.
Eskerrik asko Ekiñe! Oso ondo pasatu genuen eta asko ikasi ere! Hurrengo arte!

2017/10/08

URTEKO KIROL PLANA 2017-2018

Udaren ondoren, ikasturte berriari ekiten diogu inoiz baino indar eta gogo gehiagorekin. Gure betiko kirol filosofiari jarraituta Urteko Kirol Plana ikustea baino besterik ez dago Kirol-aniztasunari ematen diogun garrantziaz ohartzeko: Sustapen jardueretan: 6 kirol eta "Lehiaketa jardueretan" 12 kirol (hauetatik batzuk sustapena helburu, eta besteetan balioen lehiakortasuna bultzatuz). 
Inoiz ez dugu ahaztu behar Eskola Kiroleko helburua zein den: "Ahal den eta kirol gehien praktikatzeko aukera ematea haurrei, eta kiroltasuna bizitzea, kiroltasun horrek dauzkan balioetan heziz: partaidetza, osasuna, kiroltasun lehiakortasuna, talde-lana... Hori dela eta, hor doa Urteko Kirol Plana. Bizi kirola, kirolaz bizi!