2016/12/19

AKROSPORT 2016-2017 6. MAILA

https://goo.gl/photos/8vqSdXyega7cYfnGA"Akrosport" akrobazia eta oreka uztartzen dituen kirola da. Kirol oso aproposa da sormena eta kooperazioa edo elkarlaguntza lantzeko. Hemen dituzue 6. mailako argazki batzuk horren adibide.
Egin klik argazkian.

2016/12/06

ENPATIA 1 MAILA 2016-2017

2015-2016. ikasturtean hasitako bideari jarraipena emanez, aurtengo ikasturtean "Gorputzaldiak" barnean landutako Enpatiaren unitate didaktikoa beste maila batzuetan lantzea erabaki dugu.
Unitate Didaktiko honen helburua haurraren garapen integrala bermatzen laguntzea da, elkarbizitzarako konpetentziak landuta. Kasu honetan "besteen tokian" jartzea, besteen egoera eta sentimenduak ulertzea.
Enpatia lantzeko jolasetatik, 1 mailako ikasleek jolas hauek aukeratu dituzte. Hona hemen gela bakoitzeko bideoak:
Enpatia 1A 2016-2017.
Enpatia 1B 2016-2017.
Enpatia 1C 2016-2017.
Enpatia 1D 2016-2017.