2019/02/28

2019-02-23 ESKORIATZA-AITZORROTZ-LEINTZ GATZAGA

Joan zen larunbatean, otsailak 23, eskolarteko mendi egitarauaren barruan, Aitzorrotz mendiara igo ginen giro apartarekin; bai eguraldi aldetik, baita jendetza aldetik ere. Haur, guraso zein irakasle batzuk ere animatu ziren, eta mendiarekin gozatzeko parada ezin hobea izan genuen. Eskoriatza inguruan dagoen Aitzorrotz igo eta Dorletako baseliza ere ikusi genuen. Ea hurrengo irteera ere hain polita den eta giro berdintsuarekin egiten dugun.

https://photos.app.goo.gl/nhuSbU4DDPz4AdE8A

2019/02/17

XXXV. ZUMAIA HERRI LASTERKETA


Larunbatean, otsailak 23an, arratsaldeko 15:45ean hasi eta 17:00ak bitartean Zumaian saltaka egiteko aukera berri bat izango dugu Herri Lasterketaren xxxv. topaketan. Animatu eta parte hartu!
Haurrei dagokionez:
15:45ean: alebinak (07-08): 1.050 metro.
16:10ean: infantilak (05-06) eta kadeteak (03-04: 2.100 metro.
16:30ean: benjaminak (09-10): 300 metro.
16:35ean: aurrebenjaminak (11-12, guraso batekin): 300 metro.

2019/02/02

2018-2019 IGERIKETA 3. MAILA


Igeriketa ikastaroko 3. urtea da hau, eta hiru urte hauetan 
igerian ikasi dugu Lubaki kiroldegiko monitoreei esker (batez ere Iratiri esker). Batzuk bagenekien zerbait, eta sakontzeko aukera izan dugu. Beste batzuek ikastaro honi esker ikasi dugu. Eta onena-onena, denok-denok elkarrekin ikasi dugula! Gure lagunekin eta gelakideekin ikasi dugula. Jada ez diogu beldurrik urari!!!