2012/02/16

TXURI URDIN 3-4 MAILAK 2011-2012

Urtarrilaren 27an, otsailean zetorren hotz, izotz eta elurra antzemanda edo, 3. eta 4. mailetako ikasleak eta irakasleak Txuri Urdinera joan ziren. Hotz giroa sumatuta, aurretik girotzera joan eta izotzean patinatzen igaro zuten goiza. Bueltatzerakoan geletan eta lagun giroan bazkalduta, egun ezin hobea pasatu zutela esan behar dugu. Aurrera ausartak!

IGERIKETA 3.MAILA 2011-2012

Igeriketa kanpainan 2.mailakoen ondoren, 3. mailakoen txanda izan da. Argazkiengatik denbora osoa jolasean pasa dutela iruditzen bada ere, gehienak osteralean aterakoak direla esan behar dugu; eta jakina! ostirala ur-jolasen eguna da. Hala ere, igeriketako irakaslearen iritziz oso maila ona eman dutela aipatu behar dugu. Zorionak eta animo guztioi!