2019/12/31

2019-2020. MENDIKO ESKOLA KIROLA. 1 HIRUHILEKOA

Eskola Kirolaren barruan, Mendizaletasunak,
lehenengo hiruhilekoan egin diren irteeretan, azken urtetako haur eta guraso kopuru handiena mugitu du. Badirudi, berriz ere, mendirako zaletasuna berreskuratzen hasi dela. Horren adibide, hor behean dauzkazuen argazkiak. Aurtengo ikasturteko  (2019-2020) lehen hiruhilekoan, 3 irteera egin ditugu:

                   2019-09-28 Trintxera-HERNIO-Andazarrate









2020ko Egutegia jakin nahi izanez gero sakatu hemen.


Gozatu eta zaindu mendia!


2019/09/30

SURFA 6. MAILA 19-20

Irailaren 20an eta 21ean, surfean aritu ginen 6.mailako ikasleak. Surfaren inguruko zenbait alderdi ikasteaz gain beldurrei aurre egin genien eta izugarri gozatu genuen.
Eskerrak eman Imanol Yeregi eta bere taldeari, gurekin une zoragarri hau konpartitzeagatik. Sekulako esperientzia izan da!





         6A                           6B




         6C                           6D










2019/06/19

PIRAGUISMOA 4 MAILA 2019

https://photos.app.goo.gl/nRQJ5QT9hSehXuin8

Piraguismo saio hauetan kirola ezagutzeaz gain , ikasleek oso ondo pasa dute. Beraien arteko harremana hobetzeko, kirol desberdin bat probatzeko eta eskolako eguneroko errutinatik ateratzeko aukera bikaina izan dira.

2019/06/01

Elgoibar - Karakate

Gaur, ekainak 1, ikasturteko azkenengo mendi irteera egin dugu. Trenez joan gara Elgoibarrera eta handik Karakatera oinez. Hamaiketakoa egin eta ibilbide zirkularra eginez berriro tren geltokira jaitsi gara. Eguraldi beroa egin du, baina basoan zehar oso tenperatura atsegina izan dugu. Gustura ibili gara.


2019/05/29

2018-2019 IGERIKETA 1 MAILA



Maiatzaren 2tik 29era, gure lehen mailako ikasleek igeriketako ikastaroan aritu dira. Ikusitakoaren arabera, gutxi batzuen hasierako beldurrak gaindituta, primeran ibili dira beharrezkoa den kirol hau ikasten eta praktikatzen.
Ostiraletan, jolasak ere egin dituzte, eta oso ongi pasa dute.
Asko saiatu dira, eta Iratiren esanetara asko ikasi dute.
Eskerrik asko Irati!
ARGAZKIAK

2019/05/19

INDAMENDI EGUNA

Eguraldi eskasarekin baina urtero bezala Indamendi eguna ospatu dugu. Jende gutxiago azaldu bada ere, haur kopuru politta joan da eta primeran pasa dugu.
Indamendiko txapelketan parte hartu duten 11 haur finalistak izan dira (12 tontor igo dituzte 2018an zehar)  eta garaikurra ta oparia jaso dituzte. Gainera, opari ugari zozketatu dira partehartzaile guztien artean. Zorionak!!!

https://photos.app.goo.gl/H6U9pbiagkJxXrJa7

2019/04/24

2019ko APIRILA HERRI KIROLAK


Apirilaren erdi aldera, Ainhoa, Gipuzkoako Herri Kiroletako teknikaria, etorri zitzaigun ikastetxera  Herri Kirolei buruz zerbait gehiago irakastera LH 3tik LH6ra: nondik sortu ziren, zein den teknika egokiena bakoitzean, talde lanaren garrantzia... arloak jorratu genituen.

Soka tira eta lokots bilketa ezagunez gain, txingak eramatea, giza-proba edota zaku lasterketa (kontrabandistak) ezagutu eta horietan aritzeko aukera izan genuen.
Primeran pasa genuen! Eskerrik asko Ainhoa!

2019/04/23

ZUMAIA BIRA 2019

Urtero bezala, aurten ere Zumaia bira egin genuen apirilaren 14an. Baina aurtengo berezitasuna haurren partaidetza izan zen. Indamendi elkarteak bira laburragoa antolatu zuen txikientzat eta arrakasta izan zuen; helduek berriz, aukera izan zuten txikia zein luzea egiteko. Eguraldia ere alde izan genuen lagun giro ederrean.


https://photos.app.goo.gl/Frg5xPw64dfVKLyW6



2019/03/10

ZUMAIAKO IBILALDI NEURTUKO ARGAZKIAK

Goiz polita igaro dugu lagun artean Zumaiako ibilaldi neurtuan. Ibilbide aparta prestatu digute Indamendi Elkarteko kideek. Mila esker guztiagatik!

https://photos.app.goo.gl/WL2f2YH4dj7FXLuo7

2019/03/03

IBILALDI NEURTUA ZUMAIAN 2019

Martxoaren 10ean, 2018-2019 ikasturteko Mendiko Ibilaldi Neurtua Zumaian izango da.
Urola-Kostako ikastetxeetako ikasleak hemen bilduko gara mendiarekin eta lagunartean Inda-Mendi M.B.ak prestatutako ibilbidearekin gozatzeko.

Taldetxoa egin eta animatu igande goiza aparta pasatzera!
Irteera: Beheko Plazan.
Ordua: 8:30etatik 9:00 bitarte.
Ibilbideak: Luzeak: 13km eta motzak: 10km.
Atseden gunea: Elgorriagako zelaiak.

Informazio gehiago


2019/02/28

2019-02-23 ESKORIATZA-AITZORROTZ-LEINTZ GATZAGA

Joan zen larunbatean, otsailak 23, eskolarteko mendi egitarauaren barruan, Aitzorrotz mendiara igo ginen giro apartarekin; bai eguraldi aldetik, baita jendetza aldetik ere. Haur, guraso zein irakasle batzuk ere animatu ziren, eta mendiarekin gozatzeko parada ezin hobea izan genuen. Eskoriatza inguruan dagoen Aitzorrotz igo eta Dorletako baseliza ere ikusi genuen. Ea hurrengo irteera ere hain polita den eta giro berdintsuarekin egiten dugun.

https://photos.app.goo.gl/nhuSbU4DDPz4AdE8A

2019/02/17

XXXV. ZUMAIA HERRI LASTERKETA


Larunbatean, otsailak 23an, arratsaldeko 15:45ean hasi eta 17:00ak bitartean Zumaian saltaka egiteko aukera berri bat izango dugu Herri Lasterketaren xxxv. topaketan. Animatu eta parte hartu!
Haurrei dagokionez:
15:45ean: alebinak (07-08): 1.050 metro.
16:10ean: infantilak (05-06) eta kadeteak (03-04: 2.100 metro.
16:30ean: benjaminak (09-10): 300 metro.
16:35ean: aurrebenjaminak (11-12, guraso batekin): 300 metro.

2019/02/02

2018-2019 IGERIKETA 3. MAILA


Igeriketa ikastaroko 3. urtea da hau, eta hiru urte hauetan 
igerian ikasi dugu Lubaki kiroldegiko monitoreei esker (batez ere Iratiri esker). Batzuk bagenekien zerbait, eta sakontzeko aukera izan dugu. Beste batzuek ikastaro honi esker ikasi dugu. Eta onena-onena, denok-denok elkarrekin ikasi dugula! Gure lagunekin eta gelakideekin ikasi dugula. Jada ez diogu beldurrik urari!!!

2019/01/01

2021ko ekaina: 4. maila Piraguismoa

Irailean 5 mailakoak piraguismoan aritzera joan baziren, iaz ez bazuten egin Covid-19 dela eta, Ekainean, 4. mailakoen txanda izan da. Lau gelak, bakoitza bere orduan Itsas Kiroldegira joan ziren Olgarekin (Gorputz Hezkuntzako irakaslea), eta bertan Itsas Gaineko begiraleekin piraguismoaren hastapenak landu zituzten: palak nola erabili, oreka nola mantendu....

Oso ongi  pasatu zuten gora eta behera eta elkar bustitzen ere!!!!

Eskerrik asko Itsas Gaineko begiraleei!