2022/10/23

2022-10-23 Finalista eguna Oñatin

 Gaur, Oñatin ospatu den mendiko finalista egunean parte hartu du Zumaiako Herri Eskolak. Indamendi elkarteak antolatu duen autobusa bete dugu haur eta gurasok. Ibilaldia bukatutakoan, Aloña Mendi elkarteak banatutako mokadutxoa jan eta  oparien zozketa egin dugu. Eguerdirako etxera bueltatu gara poz-pozik.



2022/09/12

IGERIKETA ESKOLARRA

Ikasturte asko dira Igeriketa kanpaina eskolarrean hartzen ari garela parte; eta blog honetan behin baino gehiagotan utzi dugu idatzita igeriak egitea zer onurak dauzkan.

Aurten, jada, kanpainaren egutegia zehaztuta dago: LH1, LH2, LH3.

LH1: Maiatzaren 4tik maiatzaren 31ra

LH2: Azaroaren 7tik abenduaren 2ra.

LH3: Otsailaren 22tik martxoaren 21era.


2022/08/15

BIZITZA OSASUNTSUA

 

Osasunaren ahotsa



 Lucia Candelaren eskutik

Nazareth Castellanos, neurozientifikoa: «Hesteak ikaskuntzan eragiten du; horregatik, garrantzitsua da dieta osasuntsua izatea haurtzaroan»

Nazareth Castellanos fisikari teorikoa eta neurozientzietan doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.

 — Zer sendotzeaz ari zara? Zerk hobetzen du garuna gehiago: ariketa fisikoak edo mentalak?

— Fisikoa. Are gehiago, ikertzaileen artean beti egiten dugu txantxetan egun osoa ematen dugula ikasten noiz mugitu beharko genukeen. Berez, ariketa fisikoak gorputz osoa aldatzen du. Ikerketa batean, pertsona sedentarioak aktiboekin alderatu genituen, eta, adibidez, zure mikrobioa aldatzen ari zela ikusi genuen. Garunean, ariketa erregularra egiteak (120 eta 150 minutu artean astean) depresioa eta antsietatea izateko probabilitatea gutxitzen du, hainbat eremutan aldaketak eragiten ditu eta hipokanpoaren neurogenesia errazten da. Hori oso garrantzitsua da, eremu hori oso garrantzitsua baita memoriarako eta ikaskuntzarako; beraz, ariketa fisikoa ezinbesteko osagaia da medikuntza prebentiborako.

Elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzu sakatu hemen

    

2022/07/26

JOLASA, JOKOAREN GAINETIK

 

Ainara Arratibel Gasconek, 2022-07-24 Berria- Ahomentan atalean idatzia

            IBAI ZABALA                                      LARRAITZ LUCAS



Ibai Zabala eta Larraitz Lukas gorenera iritsi ziren kirolean. Haur eta nerabe askok dute amets hori. Ereduak horretara bultzatzen ditu, baita, maiz, gurasoen espektatibek ere. Zabalak eta Lukasek, ordea, argi dute: «Adin horretan, kirolak gozamena izan behar du, ez zama».

(Artikulu osoa irakurtzeko eta bideoa ikusteko sakatu urdinez dauden Ibai edo Larraitz izenetan).


2022/06/29

HEZIKETA FISIKOKO IRAKASLEEN IX. TOPAKETA

Ekainaren 29an, Heziketa Fisikoko irakasleok Durangora joan ginen, SOHATek eta Berritzegune Nagusiak antolatutako, gure arloko IX. topaketetan parte hartzera

Orain arte, ikasturte bukaera bakoitzean antolatu diren topaketetan hartu dugu parte eta esan beharra dago hizlari oso onak eta gai ezberdin interesgarriek osatu  dituztela topaketak, eta bertatik ateratako balorazioa oso positiboa izan dela.

Aurten ere, hiru gaietan sakontzeko aukera izan da, hor behean agertzen den egitarauan ikus dezakezuen bezala:



2022/06/27

2022 SURF ARRAUNA 5 MAILA

Maiatzean, udaran azken urteetan hainbeste praktikatzen den kirola ikasteko aukera izan genuen: Surf arrauna, hain zuzen ere.

Hasieran, taulara igotzea pixkat kostatu bazitzaigun ere, gero zailena falta zitzaigun: taula gainean tente jartzea. Oreka mantendu eta arraunean aritzea.

Ziur uda honetan, gutako askok errepikatuko dugula, primeran pasatu baikenuen.

Eskerrik asko Surfing Zumaiakoei!

2022 ZESTA 5 MAILA

Maiatzean, Gotzon Embilen gonbitea jaso genuen ikasleek Zesta kirola nolakoa den probatzeko eta oinarrizko urratsak emateko, herrian hain errotuta dagoen kirol honetan.

Zesta jarri eta lotzen ikasteaz gain, jaurtiketa ezberdinak ere ikasi genituen. Oso ondo pasatu genuen.

Eskerrik asko Gotzon eta bere laguntzaileei ere!

2022/06/18

2022 PIRAGUISMOA 4. MAILA


Ibaian gora                             Ibaian behera

   korrontea alde                         korrontea kontra

pala astinduz                           pala astinduz

   bagoaz aise                             itzulera nekeza

 

  Tartean tente eta makurtuta

 pantalanera iristean

  behin piragua utzita

  lagunekin zanbuila

     ezin hobeto hasteko uda.

 

                                 ARGAZKIAK 4A                                  ARGAZKIAK 4B

                                 ARGAZKIAK 4C                                  ARGAZKIAK 4D


          

2022/05/25

DUATLOIA 2022

 

                      Baleikeko argitalpena. 2022-05-22

Zumaiako Triatloi Taldeak antolatuta, eta pandemiaren ondoren, berriz ere, kirol hau, ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izan zuten herriko txiki eta gazteek. 50 haurrek hartu zuten parte eta antolatzaileak oso gustura agertu dira erantzun on honekin.

2022/03/31

KIN-BALL 5 MAILA

1986an Kanadan sortutako kirol berria da. 

Bere helburua, talde-lana eta elkarlana bultzatu eta sendotzea da; beste kirolen indibidualitatea saihestuz. 

Hori dela eta, hiru taldek jokatzen dute batera; batzuetan lau taldek ere, taldeen arteko elkarrekintza sortuz. Bereziena, baloi erraldoi batekin jokatzen dela da.

Baina, nola jokatzen den jakiteko, bideoa ikustea izango da onena.

2022/03/30

IGERIKETAREN ONURAK

Inork ez du zalantzan jartzen Igerian ikastea oso garrantzitsua dela. Hori horrela, urte asko dira Udaletxeek eta Foru Aldundiak, Igeriketa Kanpaina hasi eta bultzatu zutela, guztiz dohainik gure ikasleentzat.

Era eraginkorrenean, Igeriketa kanpainarekin ez da soilik igerian ikasten; baizik eta hori, lagunen artean egiten da begirale profesionalek zuzenduta. Gainera, haur bakoitzaren Autonomia eta autoestimua hobetzen dira, higiene ohiturak lantzeaz gain.

Beraz, alderdi fisikoaz gain, beste alderdi batzuk lantzeko kirol guztiz aproposa eta egokia dela esan genezake.

IGERIKETAREN ONURAK: Bezzia.com-etik aterata.

1. Onuragarria da hezurren osasunerako.

2. Gure giharren malgotasuna hobetzeko.

3. Gorputzeko gantz indizea murrizten du.

4. Gaixotasun kronikoei aurre egiteko onuragarria da.

5. Gure bizkarra zaintzeko.

6. Gure jarduera kognitiboa hobetzen du.

7. Zirkulazio eta arnas aparatuak bultzatzen ditu.


SOKA SALTUAREN ONURAK



Bizi garen gizartean gauza asko aldatu dira, baina beste gauza batzuk ez hainbeste. 
Heziketa Fisikoan, irakasleok hainbeste lan eginda eduki bat ez bereizteko neskentzat dela, edo bestea mutilentzat; oraindik gure ikasle batzuk horrelako bereizketekin jarraitzen dute.

Agian, arlo honetan, gure  (in)kultura ez da hainbeste aldatu, eta SOKA SALTUA, nesken kontua dela pentsatzen duen jende asko dago.

Soka saltua, entrenamendu tresna bezala, paregabea da; eta kirol askotan eta kirolari anitzek erabiltzen dute beraien helburua lortzen laguntzeko. Besteak, beste, boxeoan, tenisen, saskibaloian, crossfiten... erabiltzen da.

Asko dira Soka Saltuaren onurak:  Velites web orritik hartuta


1.- Soka saltoan egiteak argaltzen laguntzen du.


2.- Sokara salto egitea Ariketa Kardiobaskular ahaltsua da.


3.- Sokara salto egin, eta gorputzeko muskulu bakoitzak parte hartzen du.


4.- Soka saltoak Koordinazioa hobetzen du.


5.- Sokara salto egiteak zure erresistentzia hobetzen du.


6.- Bizkortasuna eta abiadura handitzen du jauzi bakoitzarekin.


7.- Sokara salto egiteak zure garunaren jarduera hobetzen du eta estresa ezabatzen du.


8.- Zure arnasketa hobetzen du.


9.- Sokara salto egitea ez dator bat zure forma-egoerarekin.


10.-Erabilitako denboraren ratioan, etekin hobea ateratzen da, korrika eginda baino.


11.- Kirol merkea da.


12.- Lesioak prebenitzen ditu.


Sokekin koreografia bideoa



ORDUTEGI BARRUKO URTEKO KIROL PLANA 2021-2022

Berandu baino lehenago, eta Osasun egoerak laga digun neurrian, ordutegi barruan aurrera erematen ditugun Urteko Kirol Plana osatu dugu. 

Sakatu irudian: