2019/03/10

ZUMAIAKO IBILALDI NEURTUKO ARGAZKIAK

Goiz polita igaro dugu lagun artean Zumaiako ibilaldi neurtuan. Ibilbide aparta prestatu digute Indamendi Elkarteko kideek. Mila esker guztiagatik!

https://photos.app.goo.gl/WL2f2YH4dj7FXLuo7

2019/03/03

IBILALDI NEURTUA ZUMAIAN 2019

Martxoaren 10ean, 2018-2019 ikasturteko Mendiko Ibilaldi Neurtua Zumaian izango da.
Urola-Kostako ikastetxeetako ikasleak hemen bilduko gara mendiarekin eta lagunartean Inda-Mendi M.B.ak prestatutako ibilbidearekin gozatzeko.

Taldetxoa egin eta animatu igande goiza aparta pasatzera!
Irteera: Beheko Plazan.
Ordua: 8:30etatik 9:00 bitarte.
Ibilbideak: Luzeak: 13km eta motzak: 10km.
Atseden gunea: Elgorriagako zelaiak.

Informazio gehiago