2019/05/29

2018-2019 IGERIKETA 1 MAILA



Maiatzaren 2tik 29era, gure lehen mailako ikasleek igeriketako ikastaroan aritu dira. Ikusitakoaren arabera, gutxi batzuen hasierako beldurrak gaindituta, primeran ibili dira beharrezkoa den kirol hau ikasten eta praktikatzen.
Ostiraletan, jolasak ere egin dituzte, eta oso ongi pasa dute.
Asko saiatu dira, eta Iratiren esanetara asko ikasi dute.
Eskerrik asko Irati!
ARGAZKIAK

2019/05/19

INDAMENDI EGUNA

Eguraldi eskasarekin baina urtero bezala Indamendi eguna ospatu dugu. Jende gutxiago azaldu bada ere, haur kopuru politta joan da eta primeran pasa dugu.
Indamendiko txapelketan parte hartu duten 11 haur finalistak izan dira (12 tontor igo dituzte 2018an zehar)  eta garaikurra ta oparia jaso dituzte. Gainera, opari ugari zozketatu dira partehartzaile guztien artean. Zorionak!!!

https://photos.app.goo.gl/H6U9pbiagkJxXrJa7