2023/12/24

Psikomotrizitatea 23-24 ikasturtean



 Aurten, 1. eta 2. mailan 3 ordu ditugu Heziketa Fisikoan. Orain arte 2 ordu eskaintzen genizkion eta aurten ordutegia zabaltzeko aukera eman digu hezkuntzak. Hau honela izanik, 1. mailan,  Haur Hezkuntzan egiten den psikomotrizitatearekin jarraitzeko aukera izango dugu ikasturtean zehar. Gabonetako oporrak arte 2 saio erabili genituen psikomotrizitate gelara joateko eta saio 1 Heziketa Fisikoa lantzeko. Urtarrilean, Heziketa Fisikoko 2 saio egiten hasi gara eta hirugarrengoan psikomotrizitate gelara joaten gara.  

Adin hauetan psikomotrizitateak garrantzi handia du garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen, errazten eta suspertzen duelako. Bertan sortzen diren mugimenduak, ekintzak, jolasak eta hautemandako plazerra haurraren garapen pertsonalaren gako bilakatzen dira.

Saio hauen helburuak ondorengoak dira:

• Ekintza eta jolasaren bitartez haurraren heltze psikologikoa sustatu eta lagundu. 

• Haurrak bere buruaren ezagutza lortzea bere gorputzaren bitartez.

• Haurrak bere potentzialtasun guztiak garatzea.

• Haurrari guztiz seguru sentituko den gune bat eskaintzea.

• Haurrak sentimenduak, bulkadak edota agresibitatea era sozializatu batean adierazteko aukera izatea.

• Haurra komunikaziorako izaki egitea.

• Haurra izaki aktibo eta sortzaile egitea.

• Haurra pentsamendu logikorako prestatzea.

Irakasleon lana berriz, haurrei entzutea, ziurtasuna ematea, mugak ezartzea eta haurren garapena bultzatea izango da.

Oso kurtso hasiera lasaia, atsegina eta dibertigarria izan da, bai haurrentzat eta baita irakasleontzat ere. Haurrak izugarri gozatzen ari dira eta gu ere beraiekin.

2023/11/12

ESKOLA KIROLA: MENDIZALETASUNA: 2023-11-11: ARANTZAZU-PR GI_3005 GAZTELUAITZ BIRA-ARANTZAZU


           Azaroaren 11n, Arantzazu-Urbia-Enaitz-Arantzazu ibilaldia egitea bazen gure asmoa, eguraldi txarra zela eta ibilbidea aldatu beharra izan genuen, eta Arantzazu-Gazteluaitz bira egin genuen.

Argazkiak ikusita konturatuko zarete ez ginela damutu aldaketa egiteagatik, udazkenean basoa zoragarri egoten baita. Halaxe azaldu zitzaigun natura, urtsua eta kolorez beteta. 

Egun aproposa taldean bisita egiteko basoari.

Animo eta mendizaletasunean hartu parte 

Hauspoa hustu, ongizatea puztu!

(Egin klik goiko argazkian denak ikusteko)


2023/10/19

SURF: 2023-2024: 6 MAILA

 

"Itsasoko olatuek..." harrapatzen ibili gara iralearen azken astean eta urriko lehenengoan, hori baita surf egitea.

Nola harrapatu olatuak eta nola oreka mantendu taula gainean irakasten ibili zaigu Surfing Zumaiako Imanol eta beste begiraleak.

Izugarrizko esperientzia izan da. Batzuk hasierako urratsak bazekiten, baina, gehiengo batentzat lehen aldia izan da, eta asko disfrutatu dugu lagunen artean surfean.

Primeran pasatu dugu!

ARGAZKIAK:

LH6A

LH6B

LH6C

LH6D

2023/10/15

ESKOLA KIROLA: MENDIZALETASUNA: 2023-10-15: FINALISTA EGUNA-ORDIZIA


Urriaren 15ean, Ordiziko herrian bildu ginen 500 pertsona inguru mendizaletasuneko Finalista egunean parte hartzeko.

Eguraldi onarekin eta parte hartze jendetsuarekin, Herri Eskolako 27 ikasleek eta 21 gurasok, Oiangu mendiaren inguruan pasatu genuen goiza.

Dena primeran atera zen; naturan eta lagun artean gozatzeko aukera izan genuen.

Animo eta Mendizaletasunean hartu parte.

Hauspoa hustu, ongizatea puztu!

(Egin klik goiko argazkian denak ikusteko).

2023/09/20

ESKOLA KIROLA: MENDIZALETASUNA: 2023-09-16: TRINTXERA-HERNIO-ETUMETA

Irailaren 16an, Eskola Kiroleko Mendizaletasun kanpainari eman genion hasiera. Ohikoa denez, irailean, Hernioko erromeria izaten da, eta aparteko giroa egoten da Zelatunen.

Aurten, Trintxera-Hernio-Etumeta ibilbidea burutu genuen eguraldi zoragarriarekin eta giro bikainarekin.

Animo eta mendizaletasunean hartu parte....

Hauspoa hustu, ongizatea puztu!

(Egin klik goiko argazkian, denak ikusteko)

2023/06/19

PIRAGUISMOA 4 MAILA 2022-2023

Maiatza eta ekaina uretan mela-mela eginda igaro dugu. Itsasgain piraguismo taldeko begiraleen eskutik Piraguismoko ikastaroa eduki dugu Urola ibaian: korrontea alde edo aurka, piragua zuzen eramaten ikasi eta koordinazioz besoak mugituta ibai gora eta behera ibili gara.

Saioari bukaera emateko taldean zein bakarka bainu ederra hartu genuen pantalanetik saltoka.

Primeran pasatu dugu eta eskerrik asko piraguismoko begiraleei!

Hor dauzkazue egun horietako lekuko Bideoa eta Argazkiak.

Argazkiak

2023/03/19

GUUK GIPUZKOA BASKET ZHEn

Martxoak 16an, Guuk Gipuzkoa  Basketeko bi jokalari eta laguntzaile bat hurbildu ziren Sagarbideko aretora, kirol honen eta Gipuzkoa Basketen balioak zeintzuk diren azaltzea: talde lana, errespetua, ahalegina...

5 mailako haur baten gurasoari esker etorri eta ia ordubete solasaldian egon ginen.

Carlson iparamerikarrak eta Nurger estoniarrak oso atsegin hartu eta jator ibili ziren proiektua aurkeztu eta ikasleen galderei erantzuten. Gainera bakoitzak hurrengo partidarako (San Pablo Burgos) sarrera bana jaso zuen eta tutoreei beste sarrera batzuk eman ere, gurasoentzat. 

Bukatzeko Saskibaloiko kantxetan jaurtiketako jolas bat ere egin genuen beraiekin, argazkiak atera eta sinadurak jaso ere.

Hau idazten ari naizen garaian partida jokatu da eta ezin hobeto atera ere Guuk Gipuzkoa Basketet garaipena lortu baitu. Eskerrik asko Carlson eta Nurger eta Guuk Gipuzkoa Basketi!  

Zortea txapelketan!

2023/02/25

KORRIKA: 5. MAILA ETA 6. MAILA 2022-2023

 Zumaiako Herri Krosa hurbiltzen denean, aitxaki ederra izaten da, korrikako saioak lantzeko. Hori dela eta, LHko goi zikloan (5 eta 6 mailetan) ikasleek 4 saioetan hainbat gauza ikasten dituzte: Saiatzea (taldearen onerako), korrika arnasketa lantzea, korrikarako beraien gaitasunak ezagutzea, bakoitzak egiten duena baloratzea...

Maila bakoitzak bere erronka-ibilbidea dauka: 5. mailarentzat aitxakia "Korrika" gaia hartuta, Zumaia Euskal Herriko 7 hiriburuekin lotzea izan da, denek egiten dituzten kilometroan batuta (gehienez 4 itzuli edo 2 kilometro saioko, kiroldegiko zubitik herriko sarrerako zubiari itzulia emanda, beti ere espaloitik).

6.mailarentzat munduko edozein tokia aukeratu eta bi hirien arteko ibilbidea (saioko gehienez 6 itzuli, guztira 3 kilometro saio bakoitzean eginda. Oraingoan: New York-Otawaraino dauden kilometro kopurua egin behar zuten).

Bi mailek izugarrizko gaitasunak dauzkatela erakutsi zituzten eta erronkan eskatutako baino kilometro gehiago egin zuten.

Zorionak denoi! Denok batera gauza asko lortu dezakezu eta zuen gaitasunak ezagutzen joan ere.

Begira mapetan noraino iritsi diren:

                                                        5. maila

                                                         6.maila

SURF: 6. MAILA 2022-2023

Urriaren hasieran 6. mailako ikasleek surfeko sustapen jardueran parte hartu zuten. Batzuentzat lehenengo aldia izan arren, izugarri gozatu zuten eta taula gainean oreka mantentzea lortu zuten. Ikasturtea hasteko aukera paregabea izan zen. Hementxe duzue ekintza eder hura erakusten duen bideoa.