MUSIKA ETA SOINKETAKO IRAKASLEOK: KOTILUNGORRI Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzen
Inauteriak. Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira. Personaia finko batzuk
joaten dira etxez etxe dantza egin eta etxekoek emandakoa jasotzen. Hiru egun
hauek Igande Inauteria orduko Igandea, Igande
Inauteria bera eta egun honen bezpera izaten dira.
Kotilungorriak dira guztien artean ikusgarrienak, bi izaten dira. Gona gorria dute
soinean, praka zurien gainetik, artilezko jaka zuria eta koloreetako mantala,
zeinaren poltsikoan airera eta jendeari botatzeko errautsa daramaten; eskuan,
ostera, makila daramate, bertatik zintzilik behi-buztana; buruan txano luze
piramidala eta gerrian zintzarri ugari eskegita; aurpegia tela gorrizko maskara
batez estalia, aho eta begiak bistan dituztela. Pertsonaia hauek umeak beldurtzen
ibiltzen dira. Honez gain etxekoek emandako eskudirua batzen dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina