2019/04/24

2019ko APIRILA HERRI KIROLAK


Apirilaren erdi aldera, Ainhoa, Gipuzkoako Herri Kiroletako teknikaria, etorri zitzaigun ikastetxera  Herri Kirolei buruz zerbait gehiago irakastera LH 3tik LH6ra: nondik sortu ziren, zein den teknika egokiena bakoitzean, talde lanaren garrantzia... arloak jorratu genituen.

Soka tira eta lokots bilketa ezagunez gain, txingak eramatea, giza-proba edota zaku lasterketa (kontrabandistak) ezagutu eta horietan aritzeko aukera izan genuen.
Primeran pasa genuen! Eskerrik asko Ainhoa!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina