2024/10/04

MENDIZALETASUNA: Trintxera-Hernio-Zelatun-Andazarrate

 Urtero bezala, irailean ohiko irteera den Hernio tontorrera joan gara eskolako haur eta guraso talde bat. Indamendik antolatu du eskola kirolaren baitan eta eguraldiaren iragarpena ikusita talde politta animatu gara ibilbide zoragarri hau egitera. Zaparren bat bota badigu ere, dexente portatu da eta izugarri gozatu dugu.

ARGAZKIAK

2024/07/14

IKASTURTE AMAIERAKO JARDUERAK

 Garai hau aproposa izaten da ziurgabetasuna  duten  inguruneetako  egoera  motorretan  jarduteko. Kasu honetan bi ekintzak uretan burutu ditugu: 4. mailakoek piraguismo egin dute eta 5. mailakoek berriz, surf arrauna.

Bakoitza bere trebetasunaz baliatu da segurtasun gehiago edo gutxiagokin, baina guztiek hartu dute parte jarduera erakargarri hauetan.

   


2024/03/03

Ibilaldi neurtua Zarautzen

 Gaur Zarauzko ibilaldi neurtuan izan gara Zumaiako Herri Eskolako haur eta gurasoak. Oso eguraldi txarra iragarrita zegoen eta izena emanda zuten partaide batzuek atzera egin dute, baina beste batzuek, goizean jaiki, mendiko arropa egokiak jantzi eta ibilaldia egitea erabaki dute.

Lokats ugari topatu dugu ibilbidean zehar, baina haurrentzat irristaketa festa izan da gaurkoa, oso dibertigarria. Euri tanta gutxi batzuk egin dizkigu eta eguzkia ere atera zaigu. Ez genuen uste eguraldia lagun izango genuenik, baina elkarrekin mendi bueltan gozatzeko aukera eman digu.



2024/02/10

Eskalada 23-24

Jarduera erakargarri hau egitera joan gara aurten ere 5. mailakoak. Batzuk Orioko rokodromora eta besteak Elgoibarrera. Bakoitzak ditugun beldurrak, mugak eta gaitasunak ezagutzeko eta gainditzeko aukera ezin hobea eskaini digu ekintza honek.

A zer zortea horrelako kirol erakargarri bat probatu izana!!