Egin klik argazkian.
2016/12/19
AKROSPORT 2016-2017 6. MAILA
Egin klik argazkian.
2016/12/06
ENPATIA 1 MAILA 2016-2017

Unitate Didaktiko honen helburua haurraren garapen integrala bermatzen laguntzea da, elkarbizitzarako konpetentziak landuta. Kasu honetan "besteen tokian" jartzea, besteen egoera eta sentimenduak ulertzea.
Enpatia lantzeko jolasetatik, 1 mailako ikasleek jolas hauek aukeratu dituzte. Hona hemen gela bakoitzeko bideoak:
Enpatia 1A 2016-2017.
Enpatia 1B 2016-2017.
Enpatia 1C 2016-2017.
Enpatia 1D 2016-2017.
2016/11/27
MENDI IRTEERA
Azaroaren 26an oso ibilbide politta egin genuen Zumaia inguruan. Goizeko 9tan atera ginen Gernikako parketik eguraldi zoragarriakin. Karakas baserritik barrena Oikira iritsi ginen eta handik Ibañarrietara. Hamaiketakoa egin ondoren Sanlorentera eta handik berriro Zumaira. Primeran pasa genuen!!! Etorri hurrengoan e!!!
2016/11/10
ESKOLA KIROLA ANITZ ETA HEZITZAILEAREN ALDE
Urte asko daramatzagu, jada 25 urte, Eskola Kirolaren alde apostua egiten. Urte asko igaro dira, eta ikusiarrekin eta bizi izan dugunarekin ikasten joan gara. Aldaketa ugari gertatu dira, eta esan dezakegu garai bateko eskola kirola eta oraingoa ez direla berdinak. Baina, beste gauza batzuen artean, aldatu ez dena eta aldatu beharko ez litzatekena, Eskola Kirolaren helburu, asmo edo xedea da: Kirol aniztasuna sustatzea haur guztientzako. Emaitza heziketa baita, eta ez kirolari ona egitea kirol soil eta bakar batean.
Beraz, guri dagokigu: Aldundia, Udaletxea, Eskola eta Gurasoei, gure biztanle, ikasle eta seme-alaben kirol osasunaren alde egitea.
Beraz, guri dagokigu: Aldundia, Udaletxea, Eskola eta Gurasoei, gure biztanle, ikasle eta seme-alaben kirol osasunaren alde egitea.
2016/10/19
URTEKO KIROL PLANA 2016-2017

Kirol aukera horretan, helburu ezberdina duten kirolak daude: batzuk lehiakorrak; eta beste batzuk, sustapenekoak; baina horietaz gain, ez dugu ahaztu behar adin hauetan xedea taldean nahiz bakarka kirola praktikatzen aritzea dela, kirola praktrikatzen zoriontsua izatea.
2016/06/12
GORPUTZALDIAK 2. MAILA ENPATIA 2016

2A MAILA
2B MAILA
2C MAILA
2D MAILA
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)