Urtero bezala, irailean ohiko irteera den Hernio tontorrera joan gara eskolako haur eta guraso talde bat. Indamendik antolatu du eskola kirolaren baitan eta eguraldiaren iragarpena ikusita talde politta animatu gara ibilbide zoragarri hau egitera. Zaparren bat bota badigu ere, dexente portatu da eta izugarri gozatu dugu.
ARGAZKIAKHEZIKETA FISIKOA
ZUMAIAKO HERRI ESKOLA
2024/10/04
2024/07/14
IKASTURTE AMAIERAKO JARDUERAK
Garai hau aproposa izaten da ziurgabetasuna duten inguruneetako egoera motorretan jarduteko. Kasu honetan bi ekintzak uretan burutu ditugu: 4. mailakoek piraguismo egin dute eta 5. mailakoek berriz, surf arrauna.
Bakoitza bere trebetasunaz baliatu da segurtasun gehiago edo gutxiagokin, baina guztiek hartu dute parte jarduera erakargarri hauetan.
2024/03/03
Ibilaldi neurtua Zarautzen
Gaur Zarauzko ibilaldi neurtuan izan gara Zumaiako Herri Eskolako haur eta gurasoak. Oso eguraldi txarra iragarrita zegoen eta izena emanda zuten partaide batzuek atzera egin dute, baina beste batzuek, goizean jaiki, mendiko arropa egokiak jantzi eta ibilaldia egitea erabaki dute.
Lokats ugari topatu dugu ibilbidean zehar, baina haurrentzat irristaketa festa izan da gaurkoa, oso dibertigarria. Euri tanta gutxi batzuk egin dizkigu eta eguzkia ere atera zaigu. Ez genuen uste eguraldia lagun izango genuenik, baina elkarrekin mendi bueltan gozatzeko aukera eman digu.
2024/02/10
Eskalada 23-24
Jarduera erakargarri hau egitera joan gara aurten ere 5. mailakoak. Batzuk Orioko rokodromora eta besteak Elgoibarrera. Bakoitzak ditugun beldurrak, mugak eta gaitasunak ezagutzeko eta gainditzeko aukera ezin hobea eskaini digu ekintza honek.
A zer zortea horrelako kirol erakargarri bat probatu izana!!
2023/12/24
Psikomotrizitatea 23-24 ikasturtean
Saio hauen helburuak ondorengoak dira:
• Ekintza eta jolasaren bitartez haurraren heltze psikologikoa sustatu eta lagundu.
• Haurrak bere buruaren ezagutza lortzea bere gorputzaren bitartez.
• Haurrak bere potentzialtasun guztiak garatzea.
• Haurrari guztiz seguru sentituko den gune bat eskaintzea.
• Haurrak sentimenduak, bulkadak edota agresibitatea era sozializatu batean adierazteko aukera izatea.
• Haurra komunikaziorako izaki egitea.
• Haurra izaki aktibo eta sortzaile egitea.
• Haurra pentsamendu logikorako prestatzea.
Irakasleon lana berriz, haurrei entzutea, ziurtasuna ematea, mugak ezartzea eta haurren garapena bultzatea izango da.
Oso kurtso hasiera lasaia, atsegina eta dibertigarria izan da, bai haurrentzat eta baita irakasleontzat ere. Haurrak izugarri gozatzen ari dira eta gu ere beraiekin.
2023/11/12
ESKOLA KIROLA: MENDIZALETASUNA: 2023-11-11: ARANTZAZU-PR GI_3005 GAZTELUAITZ BIRA-ARANTZAZU
Azaroaren 11n, Arantzazu-Urbia-Enaitz-Arantzazu ibilaldia egitea bazen gure asmoa, eguraldi txarra zela eta ibilbidea aldatu beharra izan genuen, eta Arantzazu-Gazteluaitz bira egin genuen.
Argazkiak ikusita konturatuko zarete ez ginela damutu aldaketa egiteagatik, udazkenean basoa zoragarri egoten baita. Halaxe azaldu zitzaigun natura, urtsua eta kolorez beteta.
Egun aproposa taldean bisita egiteko basoari.
Animo eta mendizaletasunean hartu parte
Hauspoa hustu, ongizatea puztu!
(Egin klik goiko argazkian denak ikusteko)
2023/10/19
SURF: 2023-2024: 6 MAILA
"Itsasoko olatuek..." harrapatzen ibili gara iralearen azken astean eta urriko lehenengoan, hori baita surf egitea.
Nola harrapatu olatuak eta nola oreka mantendu taula gainean irakasten ibili zaigu Surfing Zumaiako Imanol eta beste begiraleak.
Izugarrizko esperientzia izan da. Batzuk hasierako urratsak bazekiten, baina, gehiengo batentzat lehen aldia izan da, eta asko disfrutatu dugu lagunen artean surfean.
Primeran pasatu dugu!
ARGAZKIAK: